[itzul] norberaren etxea? ala norbere etxea?

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Ira 9, 10:13:07, CEST 2008


"Norberaren etxea" zuzena da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik.

"Norbere" (eta "norberen") Hegoaldean erabili da -eta erabiltzen da- 
"norberaren" esateko. Adibidez, Villasante: "norbera ardura bedi norbere 
buruaz"; Mitxelena: "Horretan bakoitzak norbere taldeko eta eskolako 
kontuak esango dizkizu".

Euskaltzaindiak ez du horri buruz ezer esan. Beraz, tradizioa baduenez, 
forma zuzentzat hartu beharko da "norbere" ere. Hori bai, Hegoaldekoa 
baino ez da. Bietatik bat hautatu behar balitz, esan liteke "norbera" 
forma deklinatzean ateratzen den "norberaren" dela forma kanonikoa, 
baina besterik ez.

Bestalde, eta badaezpada, ez da nahastu behar "norbere" eta "nor bere". 
Adibidez, "Nor bere eginen seme da" esaldia ezin da "Norbere eginen seme 
da" berridatzi.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak



norbere Heg. 'norberaren'.

Josu Garate(e)k dio:
> Kaixo, zein da forma zuzena?
> Norberaren etxea ala norbere etxea?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago