[itzul] norberaren etxea? ala norbere etxea?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Ira 9, 11:16:15, CEST 2008


Ez dakit eskumikatuko nauten hau esateagatik, baina Mitxelenaren adibidea
huts nabarmena iruditzen zait (Villasanterenean ere, "bere" litzateke
nahikoa "norbere"ren lekuan); alegia, bi aukera arauzkoon arteko hibridoa
irten zaiola:

 "Horretan bakoitzak bere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu"
 "Horretan nork bere taldeko eta eskolako kontuak esango dizkizu"

"bakoitzak norbere" zenbaitek gaitzesten duen "bakoitzak bana" baino
nabarmen desarauzkoagoa da.

Jakina, bi adibideotan "norbere" "norberaren" bihurtzeak ez du deus
aldatzen.

Nire ustez, ikaskizun bat atera behar da hortik (ere): gehienetan bezala,
lexiko edo morfologia hutsa baino sakonagoko arazoak dira (sintaxiari eta
semantikari dagozkionak) garrantzi handienekoak

2008/9/9 Alfontso Mujika <alfon a bildua elhuyar.com>

> "Norberaren etxea" zuzena da. Ez dut uste hor zalantzarik dagoenik.
>
> "Norbere" (eta "norberen") Hegoaldean erabili da -eta erabiltzen da-
> "norberaren" esateko. Adibidez, Villasante: "norbera ardura bedi norbere
> buruaz"; Mitxelena: "Horretan bakoitzak norbere taldeko eta eskolako kontuak
> esango dizkizu".
>
> Euskaltzaindiak ez du horri buruz ezer esan. Beraz, tradizioa baduenez,
> forma zuzentzat hartu beharko da "norbere" ere. Hori bai, Hegoaldekoa baino
> ez da. Bietatik bat hautatu behar balitz, esan liteke "norbera" forma
> deklinatzean ateratzen den "norberaren" dela forma kanonikoa, baina besterik
> ez.
>
> Bestalde, eta badaezpada, ez da nahastu behar "norbere" eta "nor bere".
> Adibidez, "Nor bere eginen seme da" esaldia ezin da "Norbere eginen seme da"
> berridatzi.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
> norbere Heg. 'norberaren'.
>
> Josu Garate(e)k dio:
>
>> Kaixo, zein da forma zuzena?
>> Norberaren etxea ala norbere etxea?
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik.
>>
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago