[itzul] Husten / hustutzen

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ira 9, 12:12:01, CEST 2008


Euskara batuan salbuespen txikiren bat kenduta ez da onartzen '-tutzen'.
Hara salbuespena:
haustu, hauts/haustu, hausten/haustutzen	da/du ad. 	Sin.
>hauts egin<

Badaezpadakoak:
hautu 1, haututzen	Heg. du ad.: hautatu
otu, otu, otutzen	Batez ere Bizk. zaio ad.: bururatu; gogoak eman

Izatez, salbuespena bakarra da: 'hausten/haustutzen' (eta hor ere
'hausten' da aurretik ageri den beste forma). Hau da, 'hustu' aditzak
'huts/hustu' aditz-oina izanik 'husten' baino ez du onartuta, aitzitik
'haustu' aditzak 'hauts/haustu' errotik 'hausten/haustutzen' ateratzen
du, eta HBk onartu. Bestalde, 'hautu' eta 'otu' aditzen oina ez da
*'hau(t)' ez *'o(t)', ezta aukeran ere, 'hautu' eta 'otu' baino.
Horregatik es dago salbuespentzat hartzerik.

Gipuzkera aipatu da '-tutzen' dela eta, baina bizkaieraz ere zenbait
lekutan erabiltzen da '-tuten'. Hona hemen Bizkai Euskeraren Jarraibide
Liburuan euskalkirako erabakitakoa (besteak beste, Euskaltzaindiak
'hautsi>hausten' eta 'haustu>hausten/haustuten' bereizketa-edo egin duen
bezala, hemen ere ageri da horrelako zerbait, hots, 'egosi>egosten eta
egostu>egosten/egostuten'):
http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf

9.1.1.2. PARTIZIPIO BURUTUBAKOA
Burutubako ohiturazko aspektua marketako mendebaldeko euskeran -tzen,
-ten, -tuten, -etan, -ketan markak zabal dabilz, baina euretatik hiru
aintzat hartuko ditugu batez be idatzirako:
-ten, -tzen eta -etan.

-TEN, -TZEN edo -ETAN erabili behar dogun jakiteko aditz partizipioaren
amaierari begiratu behar deutsagu. Hona hemen bizkaieraz erabilteko
proposatzen ditugunak:

Aditz partizipioak honeetariko amaiera bat izan ezkero: -TEN
-A, -E[*1], -I, -O ateraten, lagaten, beteten, erreten, ibilten,
ipinten, erasoten, jazoten...
-L hilten
-N egoten, esaten, igoten, jasaten, emoten...
-SI, -ZI hasten, ikusten, jausten, hazten, hezten, irazten...
-STU, -ZTU (1) abesten, jolasten, ahazten, bilozten, errazten, orrazten,
zorrozten...
-TSI, -TXI, -TZI goresten, onesten, jasten, erexten, ixten, janzten,
igurzten...
-IDU (2) horniduten, eskribiduten, leiduten, koiuten...
(1) Amaiera honetako aditzakaz onargarria da -TUTEN atzizkia be,
batzuetan zentzuaren argigarri izan daitekelako: egosi > egosten /
egostu > egostuten.
(2) Erromantzetiko -IDU amaierako aditzetan -IDUTEN eredua da zabalena
bizkai euskeran
eta berau hartuko da aintzat eredu idatzirako: abrozidu > abroziduten,
sufridu > sufriduten...
Sentitten, sentidetan, sentitan... erakoak be entzun leitekez leku
batzuetan.

Aditz partizipioak amaiera honeek euki ezkero: -TZEN [/ -tuten]
-TU / -DU[*2] silaba bikoak: batzen, hartzen, sartzen, galtzen, heltzen,
kentzen, saltzen...
-TU / -DU[*3] enparaduak: apurtzen, parkatzen, ezkontzen, zapaltzen...
-TSITU, -TZITU hutsitzen, baltzitzen, hotzitzen, satsitzen, altsitzen...

Aditz partizipioak amaiera hau euki ezkero: -ETAN
-AU (1) nahastetan, izentetan, pasetan, miazketan...
(1) Erromantzetiko -ADU > -AU erako aditzakaz, idaztorduan -AU hobetsiko
dogu, -TU amaierak be erabili leitekezan arren: errezau / errezatu,
kantau / kantatu, kobrau / kobratu...
* Amaieran -AU erabilten bada, horrek -ETAN eskatuko dau
aditzizenean[*4].
pagau > pagetan, kantau > kantetan...
* Amaieran -TU egin ezkero, horrek -TZEN eskatuko dau.
pagatu > pagatzen, kantatu > kantatzen...

Halanda ze, azpieuskalki jakin bateko hizkeran ez bagabilz, idatzian
jagoteko ereduak honeexek dira:

AHOZ 					IDATZI
aginduten, agintan 		agintzen
apurtuten, apurtan 		apurtzen
hartuten, hartzean 		hartzen
salduten, saltzean 		saltzen
leidetan, leitan 			leiduten
sentidetan, sentitan 		sentiduten
betetan 				beteten
urtetan 				urteten
erabiltzen 				erabilten
erretzen, erretan 		erreten
pentsaten 				pentsetan
kantaten 				kantetan
sakaten 				sakatzen

Aitatu doguzan arau guztien salbuespen moduan, eskeini aditza dogu:
eskeini > eskeintzen.

- Nominalizazinoak:
Nominalizazinoetan partizipio burutubakoa -TEN bada -TEA egingo da, eta
era berean, -TZEN bada -TZEA. Halan:
ateraten > ateratea, erreten > erretea, ipinten > ipintea...
ezkontzen > ezkontzea, baltzitzen > baltzitzea, galtzen > galtzea...
-AU amaieradunek -ETAN egiten dabe partizipio burutubakoa edo
ohiturazkoa, halanda ze, nominalizazinoetan -ETEA amaiera izango dabe.
harrapetan > harrapetea, pagetan > pagetea, pentsetan > pentsetea...

Beraz, idatzian lehenengoen ordez bigarrenak bultzatuko dira:
v Olgateagaz nahikoa dauka Jonek.				^
Olgeteagaz...
v Jente behartsua esplotateari ez deritxat bidezkoa.	^ ...
esploteteari...


[*1] Ahoz -etan era be indartsua da -e amaiera daben aditzetan: bete >
betetan, erre > erretan...
[*2] Ahoz: Arratia aldean: -TZEAN, silaba biko aditz batzukaz (batzean,
hartzean, saltzean, sartzean...). Beste leku askotan -tzian, -tzien.
[*3] Ahoz: Bizkaiko mendebaldean: -TUTEN.
Lenitz aldean: -KETAN.
[*4] Kasu gitxi batzuetan -AU erakoa baino ez da erabili behar: olgau >
olgetan...




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago