[itzul] Husten / hustutzen
Asier Sarasua
asarasua a bildua codesyntax.com
As, Ira 9, 12:38:54, CEST 2008
jon sanchez(e)k dio:
> Zuk jarritako adibide guztiak entzun ditut (*hotzitzen *izan ezik, gure artean *
> hoztutzen*)
bai, "hoztutzen" ere erabiltzen dugu. (egia esan, hotzitu desberdina da,
infinitiboak berak ere bi forma dituelako).
(Googlen hotzitzen > hoztutzen)
"hotzittu" nahiko forma arrunta da gure inguruan, eta hala agertzen da
eskualdeko hiztegi guztietan (Oņati, Bergara, Eibar, Mallabia...).
Hortik kanpo ere erabiltzen dela esango nuke, Bizkaian, behintzat.
> Hala ere, zalantza geratu zait bi aldaerak testuinguru berean erabiltzen ote
> dituzuen ala esanahi ezberdina ematen diezuen batari ala besteari,
> testuinguruaren arabera.
nik dakidala ez.
inoiz entzun izan dut gauzak "hoztu" egiten direla eta pertsonak
"hotzittu", baina ez dut uste benetan horrelako bereizketarik egiten denik.
goian aipatuta hiztegietan ere forma biak azaltzen dira, bata bestearen
aldaera bezala, beste inolako bereizketarik gabe.
Asier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago