[itzul] Por acción u omisión
Antton Elosegi Aldasoro
antton.elosegi a bildua ehu.es
Ost, Ira 24, 19:01:56, CEST 2008
Aurreko galderari
Galdera zaila egin duzu, Bittor. Nola eman ?poliki?.
Hamaikatxo urte nabil kontu horrekin, beti ere zuzuenbidearen munduan,
eta ez dut oraingoz ezer ?politik? topatu. Ez nekien Laxarok
esandakoa, mezaren egunerokoan ?egitez eta eginbeharrak ez eginez?
erabiltzen zela, eta oso zehatza iruditu zait. Hain zuzen, zuzenbideko
itzulpen gehienetan erabili den ?egitez eta ez egitez? baino askoz
itzulpen egokiagoa delako. Zuzenbidean (penalean gutxienez) omisión
?egin beharrekoa ez egitea? izaten baita, ez ?ez egite hutsa?.
Baina, mezako formula hori, askotan bai, baino beti erabiltzeko ez da
oso erosoa, eta kasu batzuetan, (zuzenbide penaleko ?comisión por
omisión? trakets samarra?
Antton Elosegi
Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua wanadoo.es>(e)k idatzi du:
> J. Zabaletaren ohar beti prestuei esker aurkitu dut nire azken
> galdera (GABEZ)-en erantzun OEHn,
> noski. Nola ez? Barkatu beraz galdera, nik ere aurretik begiratu
> behar niolako, akordatu izan
> banintz behintzat.
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
> =============================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> =============================
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> En nombre de Laxaro Azkune
> Enviado el: miércoles, 24 de septiembre de 2008 17:49
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Por acción u omisión
>
> Mezaren egunerokoan 'egitez eta eginbeharrak ez eginez' esaten du.
> Laxaro
>
> 2008/9/24 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua wanadoo.es>
>
>> Nola eman liteke poliki halakorik euskaraz? Mokoroak darkartza
>> Kardaberaz eta Iztuetaren "Eginez eta huts eginez" itxurakoak, baina
>> gaur egun behintzat uste dut "huts egin"-ek "gaizki eginaren" zentzua
>> duela "ez eginarena" baino areago.
>>
>> Eginez edo egin gabe?
>>
>> Besterik eskertuko zuke
>>
>> Ondo izan
>>
>> Bittor
>>
>> =============================
>> Bittor Hidalgo Eizagirre
>> Gaztelu kalea, 25, 4.A
>> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
>> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
>> Tfnoak: 943326855 // 655728290
>> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
>> =============================
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago