[itzul] Champú al huevo

Jon Aurre jonaurre a bildua euskalnet.net
Ast, Ira 25, 13:18:46, CEST 2008


Egun on, Alfontso eta Javier:
Produktu gehienak urardotuak ditugun garaiko zalantza izan ote da gurea? Ez dakit, bada: ezin parean jarri "champú al huevo" eta "champú de huevo", pentsatzekoa den arren halako xanpuek noizbait arrautzarik izango zutela. "Arrautzadun xanpua" ontzat ematen genuen, eta "arrautza usaindun/usaineko xanpua" ere hortxe-hortxe. Baina egia da "arrautza-xanpua" esanda ondo ulertzen dugula gaztelaniazko "champú al huevo" esapidea.
Eskerrik asko eskainitako laguntzagatik, eta segi ondo.

Jon 

----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>
Data: 2008(e)ko Irailak 25(a), Osteguna, 9:36 am
Gaia: Re: [itzul] Champú al huevo
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>

> Erdal sintagma preposizional batzuk euskaratzeko, modu bat bat 
> gehiago dugu.
> Kontua da modu bakoitzak bere alde onak eta txarrak dituela. Adibidez,
> sukaldaritzan, plateren izenak emateko, ZEREKIN erabil daiteke, eta
> erabiltzen da, askotan. Adibidez:
> 
> 
> 
> - sagar-budina calvadosekin (pudin de manzana al calvados)
> 
> - oilasko errea jerez ozpinarekin (pollo asado al vinagre de jerez)
> 
> - giltzurrunak jerezarekin (riñonal jerez)
> 
> - limoi-sorbetea cavarekin (sorbete de limón al cava)
> 
> - aranak Armagnacarekin (ciruelas al Armagnac)
> 
> 
> 
> Molde horrek, baina, ez digu balio absolutibotik kanpo, ez digu balio
> deklinatzeko:
> 
> 
> 
> el sorbete de limón al cava tiene nata
> 
> -*limoi-sorbeteak kabarekin esnegaina du
> 
> 
> 
> Hori ez da arazoa izaten ahozkoan, "sorbeteak esnegaina du" 
> besterik ez
> baikenuke esango, baina, hortik kanpo, garbi dago "-ekin" aukera 
> erabilizgero bestelako moldaketa deserosoak (edo ezinezkoak) 
> egin behar direla
> deklinatzeko:
> 
> 
> 
> - kabarekiko limoi-sorbeteak esnegaina du
> 
> (ez, ezta?)
> 
> - kaba duen limoi-sorbeteak esnegaina du
> 
> (erlatibo espezifikatiboa erabiliz? Ez, ezta?)
> 
> 
> 
> Beste aukera bat, hobea, "-dun" erabiltzea da:
> 
> - limoi-sorbete cavaduna
> 
> 
> 
> Aukera horrek ez du arazorik sortzen deklinatzeko:
> 
> - limoi-sorbete cavadunak esnegaina du
> 
> 
> 
> Beraz, "xanpu arrautzaduna" egin liteke. Euskaltermen badira era 
> horretakoadibide batzuk, gutxi:
> 
> - mantekatu sesamodun (mantecado al ajonjolí)
> 
> - karamelu-budina (flan al caramelo)
> 
> 
> 
> Bada, dena den, beste aukera bat: hitz-elkarketa. Nire ustez, 
> trinkoena eta
> erosoena da. Eta ez da inolako nobedadea, askotan erabiltzen 
> baitugu "al"
> duten erdal sintagmak euskaratzeko. Adibidez, Euskaltermen bertan:
> 
> * *
> 
> - karbono-altzairu (acero al carbono)
> 
> - kobalto-altzairu (acero al cobalto)
> 
> - whiski-tarta (tarta al whisky)
> 
> - pasta arrautzadun (pasta al huevo)
> 
> - pasta tomatedun (pasta al tomate)
> 
> - kafe-praline (praliné al café)
> 
> - arrautza-likore (licor al huevo)
> 
> - olio-pintura (pintura al óleo)
> 
> - ur-pintura ur-margo (pintura al agua)
> 
> 
> 
> Bide horri segituta, "arrautza-xanpua" egingo genuke.
> 
> 
> 
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
> 
> 2008/9/25 Jon Aurre <jonaurre a bildua euskalnet.net>
> 
> > Egun on:
> > Goizean goizerako lana gogotsu esnatu direnetzat. Begira, 
> zelan itzuliko
> > zenukete "champú al huevo" euskarara?
> >
> > Ekarpen eta azalpen guztiak eskertuko dira.
> >
> > Jon Aurre
> >



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago