[itzul] Bibliografia eta deklinabidea
Isabel Cantero
ixamar a bildua euskalnet.net
Or, Ira 26, 11:41:45, CEST 2008
Egun on:
Curriculum bat itzultzen ari naiz, eta zalantza sortu zait bibliografian
ematen diren argitaletxeen izenekin: euskaratu behar dira, hala bere
horretan utzi?
Hau da, Espainian <Akal Ediciones>, adibidez, argitaletxearen izen osotzat
hartzen da eta, hortaz, bere horretan utzi behar da, ala <Akal Argitalpenak>
edo jarri beharko litzateke euskaraz?
Eta Alemaniako <Rowohlt Verlag>, esaterako, bere horretan utzi behar da, ala
<Verlag> itzuli eta <argitaletxea> eman euskaraz?
Gauza bera gertatzen da argitalpen-tokiekin. Adibidez: Barcelona eta
München. Bartzelona eta Munich jarri behar da? Ni despistatzen nau
gaztelaniazko testuan München jartzeak eta ez Munich.
Beste zalantza bat:
Egilea irakasle aritu da hainbat unibertsitatetan (Ha impartido cursos
intensivos en la Universidad de... eta zerrenda luze bat). Nik esaldia
honela itzultzen badut: <Ikastaro trinkoak eman ditu unibertsitate
hauetan:... >, non marka jarri behar dut bi puntuen ondoren aipatzen diren
unibertsitateetan, edo nahikoa da unibertsitateen izenak
deklinabide-markarik gabe aipatzea?
Mila esker aurretiaz!
Isabel Cantero.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago