[itzul] Bibliografia eta deklinabidea

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Or, Ira 26, 11:59:57, CEST 2008


Argitaletxearen izena ez litzateke euskaratu behar, erakunde edo enpresaren
izen ofizialaren parte bada: "Akal Ediciones". Argitaletxe batzuen izendapen
ofizialetan, "ediciones, editora" edo antzeko izenaren bat agertzen da
batzuetan; beste batzuetan, ez. Horiek bere horretan utziko nituzke.

Argitaratze-lekuari buruz, berriz, bibliografia emateko estilo ugari badago
ere, egia da jatorrizko izena ez aldatzeko joera dagoela. Hala ikusten da
askotan; beharbada, arazoak saihesteko, dokumentatzeko orduan liburuan
agertzen den bezala jasotzeko ohitura dagoelako, edo ISBNn hala jokatzen
delako, ez dakit. Dokumentalistek jakingo dute. Nolanahi ere, jatorrizkoa
bere horretan utzi nahi izanez gero, zer egin behar da jatorrizkoa beste
alfabeto batean idatzita dagoenean?

Bi puntuen ondoren ez da nahitaezkoa, ez beharrezkoa, deklinabidea
komunztaraztea. Gainera, bi puntuen ondorengoa beste lerro batean/batzuetan
idazten bada, esango nuke ez litzatekeela zuzena izango komunztatzea.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2008/9/26 Isabel Cantero <ixamar a bildua euskalnet.net>

> Egun on:
>
> Curriculum bat itzultzen ari naiz, eta zalantza sortu zait bibliografian
> ematen diren argitaletxeen izenekin: euskaratu behar dira, hala bere
> horretan utzi?
> Hau da, Espainian <Akal Ediciones>, adibidez, argitaletxearen izen osotzat
> hartzen da eta, hortaz, bere horretan utzi behar da, ala <Akal
> Argitalpenak>
> edo jarri beharko litzateke euskaraz?
> Eta Alemaniako <Rowohlt Verlag>, esaterako, bere horretan utzi behar da,
> ala
> <Verlag> itzuli eta <argitaletxea> eman euskaraz?
> Gauza bera gertatzen da argitalpen-tokiekin. Adibidez: Barcelona eta
> München. Bartzelona eta Munich jarri behar da? Ni despistatzen nau
> gaztelaniazko testuan München jartzeak eta ez Munich.
>
> Beste zalantza bat:
> Egilea irakasle aritu da hainbat unibertsitatetan (Ha impartido cursos
> intensivos en la Universidad de... eta zerrenda luze bat). Nik esaldia
> honela itzultzen badut: <Ikastaro trinkoak eman ditu unibertsitate
> hauetan:... >, non marka jarri behar dut bi puntuen ondoren aipatzen diren
> unibertsitateetan, edo nahikoa da unibertsitateen izenak
> deklinabide-markarik gabe aipatzea?
>
> Mila esker aurretiaz!
>
> Isabel Cantero.
>
>
>
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago