[itzul] Firmado (Fdo.:)
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Api 2, 10:33:50, CEST 2009
> Kaixo lagunok: gaztelaniaz gutun baten bukaeran "Fdo.:" askotan ikusi
> dugu. Gure hizkuntzan denetik ikusi izan dugu. Batzutan "Izpta.:",
> beste zenbaitetan "Stua.:" eta baita "Sin.:" ere. Ez jartzea hobe?
> Jartzekotan zein hobetsiko zenukete? Gaztelaniazegiten den bezala,
> puntu eta bi puntu (".:") laburduraren atzean? Mila esker!
Barka galdera, baina ezinbestekoa al da "Fdo.:" hori? Esan nahi dut:
administrazioaren idatzi gehienetan begi bistako gauza da, esan beharrik
gabekoa, alegia, hor doana izenpe edo sinadura bat dela.
Ez dakit, iruditzen zait begien bistara dauden gauzak ez direla zertan
azaldurik. Gutun bat «Irakurtzen ari zaren gutun hau idazten dizut
neronek zuri, paper honen gainean eta luma honekin...» idazten hasiko ez
ginatekeen bezala.
Diñot.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago