[itzul] Firmado (Fdo.:)

Sebas sebasbe a bildua euskalnet.net
Ast, Api 2, 12:40:12, CEST 2009


Hortaz, Gotzon, ezer ez jartzearen aldekoa zara, ezta? Nik ere ez dut horren
beharrik baina badirudi Administraziotik ateratako dokumentu asko eta
askotan zabaltzen ari dela joera hori.

2009/4/2 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>

> Kaixo lagunok: gaztelaniaz gutun baten bukaeran "Fdo.:" askotan ikusi
>> dugu. Gure hizkuntzan denetik ikusi izan dugu. Batzutan "Izpta.:",
>> beste zenbaitetan "Stua.:" eta baita "Sin.:" ere.  Ez jartzea hobe?
>> Jartzekotan zein hobetsiko zenukete? Gaztelaniazegiten den bezala,
>> puntu eta bi puntu (".:") laburduraren atzean? Mila esker!
>>
>
> Barka galdera, baina ezinbestekoa al da "Fdo.:" hori? Esan nahi dut:
> administrazioaren idatzi gehienetan begi bistako gauza da, esan beharrik
> gabekoa, alegia, hor doana izenpe edo sinadura bat dela.
>
> Ez dakit, iruditzen zait begien bistara dauden gauzak ez direla zertan
> azaldurik. Gutun bat «Irakurtzen ari zaren gutun hau idazten dizut neronek
> zuri, paper honen gainean eta luma honekin...» idazten hasiko ez ginatekeen
> bezala.
>
> Diñot.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



-- 
Sebas



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago