[itzul] al paso

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Api 16, 08:40:31, CEST 2009


"urratsean ibili/joan" emango nuke nik. Hauta Lanerako Euskal Hiztegiaren pasarte honek jasotakoaren ildotik: 

2. Higitze horien segida eta segida horren nolakotasuna; ibiltzea edo ibiltzeko era. Beti urrats berean doa. Mahaiz mahai dabil emakumea, etxeko andre handi baten urratsean. Bare-karakolaren urratsean goaz. Idiak ere segitzen dute nagusia urrats onean. Urratsa luzatu. Jesukristo obra onen etsenplu berezia, eragin diezadazu arren urrats bizia. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian. Ez du bide horretan ez hark ez bestek urrats luzerik egin. Adinak urritua zion urratsa. Orain arte ez zen gehiegizko urratsik egin bide honetatik. Nahiz aitzineko urteetan baino bataiatze gehiago egin den, fedearen urratsak jabalaldi bat erakusten duela. || Eta adarrak zabal, kopeta gora, badoa urratsean. || Manatu zien ontziaren urratsa ezti zezaten, hein bat belak apalduz. 

Martin Rezola


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Kulturgintza
Bidaltze-data: miércoles, 15 de abril de 2009 17:46
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] al paso

Arratsalde on

ez dakit inor egongo ote den hor lanean, baina "caminar, andar al paso" (adibidez, desfile militar batean) nola eman dezaket? Hori eta "el paso de la oca" gauza bera al dira?

mila esker aurretik

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago