[itzul] La belga edo belgikarra

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 23, 12:44:32, CEST 2009


Ez dut uste Elgetan leku bati La Belga deitzen zaionik, El Panadero ere leku bati deitzen ez zaion bezala. "Eso ocurrió donde la belga" edo "Estoy en el panadero" esaten denean horiek ez dira leku izenak, erreferentziaz izendatzen ditugunak baizik. "Belgikarrarenean gertatu zen", "Okinarenean nago" esango genuke euskaraz. Baina lekua ez da ez Belgikarra ez Okina. Beraz, ez dakit zer testuingurutan jarri behar den izen hori, baina kartel soil batean edo izenburu gisa jartzeko, gutxienez "Belgikarrarena" esango nuke, argi utzita b larria testu hasieragatik jartzen dela.

Bestalde, ez dakit garrantzitsua den emakumea zela aditzera ematea. Ez dakit zergatik "belgikarra" irakurrita pentsatu behar dugun gizonezkoa zela, baina inkontzienteki hala gertatzen omen da. Esplizitatu nahi/behar izanez gero: "Belgikar emakumearena". Baina gizonezkoa denean ez esplizitatzeak badirudi berretsi egiten duela "belgikarra" irakurrita gizonezkoa dela (oker) pentsatzea zuzena dela...

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Iban Arantzabal
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko apirilak 23 11:35
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] La belga edo belgikarra

Elgetan badago Gerra Zibilean famatu egin zen eta orain mitifikatu  
den guda-leku bat... Emakume bat ei zegoen Intxorta aldean arma ondo  
erabiltzen zekiena...

"La Belga" deitzen zaio lekuari eta herritarrek zein historialariek  
darabilte izen hori.

Orain, panel informatibo batzuk jarri bihar dira leku horretan bertan  
eta izena jarri behar zaio leku horri. Zelan erabili?

a) La Belga.
b) "La Belga".
c) belgikarra

Eskerrik asko.

Iban 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago