[itzul] La belga edo belgikarra
Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
amendioa a bildua cfnavarra.es
Ast, Api 23, 13:45:43, CEST 2009
Sarean pixka bat begiratuta, badirudi "La Belga" metralaidore postu bat dela. Izan daiteke (adituren bati galdetu behar) horrela deitzea arma hura Belgikan egina zelako, edo belgikar brigadistek prestatu zutelako edo... Soldadu ibili direnek gauza hauen gainean gehiago jakinen dute, baina iruditzen zait aski ohikoa dela armei, untziei, eta horrelakoei izena ematea (askotan emakume izena).
Nolanahi ere, euskaraz bertakoek "belgia" edo "belgena" beharrean "La Belga" eman izan badute, nik horrela utziko nuke. Beti ere markatuz postu/metrailadore/posizio... baten izena dela (jatorrian) eta ez toki batena: "La Belga" postua, "La Belga" metrailadorea, "La Belga" posizioa...
Aitzol
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: jueves, 23 de abril de 2009 12:45
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] La belga edo belgikarra
Ez dut uste Elgetan leku bati La Belga deitzen zaionik, El Panadero ere leku bati deitzen ez zaion bezala. "Eso ocurrió donde la belga" edo "Estoy en el panadero" esaten denean horiek ez dira leku izenak, erreferentziaz izendatzen ditugunak baizik. "Belgikarrarenean gertatu zen", "Okinarenean nago" esango genuke euskaraz. Baina lekua ez da ez Belgikarra ez Okina. Beraz, ez dakit zer testuingurutan jarri behar den izen hori, baina kartel soil batean edo izenburu gisa jartzeko, gutxienez "Belgikarrarena" esango nuke, argi utzita b larria testu hasieragatik jartzen dela.
Bestalde, ez dakit garrantzitsua den emakumea zela aditzera ematea. Ez dakit zergatik "belgikarra" irakurrita pentsatu behar dugun gizonezkoa zela, baina inkontzienteki hala gertatzen omen da. Esplizitatu nahi/behar izanez gero: "Belgikar emakumearena". Baina gizonezkoa denean ez esplizitatzeak badirudi berretsi egiten duela "belgikarra" irakurrita gizonezkoa dela (oker) pentsatzea zuzena dela...
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Iban Arantzabal
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko apirilak 23 11:35
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] La belga edo belgikarra
Elgetan badago Gerra Zibilean famatu egin zen eta orain mitifikatu den guda-leku bat... Emakume bat ei zegoen Intxorta aldean arma ondo erabiltzen zekiena...
"La Belga" deitzen zaio lekuari eta herritarrek zein historialariek darabilte izen hori.
Orain, panel informatibo batzuk jarri bihar dira leku horretan bertan eta izena jarri behar zaio leku horri. Zelan erabili?
a) La Belga.
b) "La Belga".
c) belgikarra
Eskerrik asko.
Iban
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago