[itzul] dialektologia eta itzulpengintza
ESAN
esan a bildua sea.es
Ast, Api 30, 07:14:00, CEST 2009
Kaixo:
Euskara batuan itzultzen dugu testuak ahalik eta ulergarrienak izateko eta
euskara batua horretarako asmatu zutelako, guztiok ulertzeko. Gainera,
azpimarratzekoa da ezinezkoa dela herri guztietako euskalkiak ezagutzea,
adibidez, ez dugu Aretxabaletakoa ezagutzen.
Ondo izan, Regina
----- Original Message -----
From: "Maider Uriarte" <maideruriarte a bildua yahoo.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, April 29, 2009 12:58 PM
Subject: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza
> Kaixo!
>
> Itzulpengintzako bi ikasle gara eta "Dialektologia eta Itzulpengintza"
> gaiari buruzko lan bat egiten ari gara. Itzultzaile profesionalak
> zaretenez interesgarria iruditzen zaigu zuen iritzia, beraz:
> - Zelan itzuliko zenukete Aretxabaletako (adibidez) herritar guztiei
> zuzendutako dokumentu bat? Batuan edo bertako euskalkian? Zergatik?
>
> MIla esker!!!!
>
> Lur eta Maider
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago