[itzul] dialektologia eta itzulpengintza
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Api 30, 08:44:06, CEST 2009
Euskara batua zer den ez dakit oso garbi duen jendeak. Euskara batua euskara jasoa besterik ez da, Euskaltzaindiak zenbait gauza bateratuta eta erabakita hizkuntza erregistro jasoetarako proposatutako eredua (komunikabideetarako, hezkuntzarako...). Baina handik aurrera dena da euskara eta dena da euskara batua.
Gogoeta hau egiten dut, maiz honelako esaldiak aditu baititut: "Ohatzea euskara batuan ohe esaten da" edo "Nola esaten da euskara batuan aiztur?" Ez, biak dira euskara batua, ohatze eta ohe, eta berdin aiztur eta guraize edo artazi.
Eta lexikoaz ez ezik, berdin esan genezake kontu morfologikoez edo sintaktikoez.
Horregatik, euskara batutik atera gabe, aukera asko ditugu. Euskara batuan idatz dezakegu bizkaieraren kutsu handiarekin, asko hurbilduz bertako hizkerara. Eta nik hori eginen nuke (dena dela, ez dakit zenbateraino zabaldu den bizkaiera batuan idaztea honelako kasuetan, hori beste aukera bat baita).
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago