[itzul] contraola backwash

Inaki Luzuriaga aizkomendi a bildua yahoo.com
Or, Abu 14, 10:10:10, CEST 2009


Kaixo,
Testuan bertan aipatzen denez, "contraola" da beste edozein norabidetatik etorrita olatu baten kontra talka egiten duen beste olatu bat. Errazena "kontraola" da noski, baina gaztelaniazko mailegu hutsa, ondoan "olatu" edukita... 

--- On Thu, 8/13/09, Gari <garikoitze a bildua euskalnet.net> wrote:

From: Gari <garikoitze a bildua euskalnet.net>
Subject: Re: [itzul] contraola   backwash
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Date: Thursday, August 13, 2009, 6:15 PM

Surf egitean gehien bat berba, terminoak,  ingelesezetik datoz,
 ondorengo linka gaztelaniaz bada,  hizkuntza horretan,   
http://surfeteros.iespana.es/diccionario.htm terminoa    hor agertzen da 
/backwash /  da . Ondotik gaztelaniazko azalpena.


http://www.youtube.com/watch?v=H-Rk1786xMg&feature=related


argitzeko surfalariei  galdetu beharko

Garikoitz

ERRASTI ARAMBARRI escribió:
> Egun on,
>
> Ez dakit gehitxo findu nahia ez den izango, baina nik esango nuke surflarientzat bi gauza direla erresaka eta "kontrako olatua". Hau da: askotan, erresaka handia egoten da, itsasoak kanporako indar handia izaten du, baina itsasertzetik haruntz ez da olaturik altxatzen. Beste batzuetan, berriz, olatuak, hondarra edo moila jo, eta atzera egiten du (olatua uraren azaletik gora altxatuta); gero, hondartzarantz datorren beste olatu baten kontra jotzen du eta apar handia ateratzen. Uste dut horri esaten diotela "contraola"; ez itsasoaren atzerako indarrari. 
>
> Begira honi: "En el ámbito del surf, la contraola es todo un icono, por la fuerza y espectacularidad que se produce al chocar dos o más olas que se mueven en direcciones distintas".
>
> Ez dakit "tirain" hitzak hori adierazten duen, hala olatua esateko Iparraldean erabiltzen duten hitza den besterik gabe.
>
> Aukeran duzu, beraz, "kontrako olatua".
>
> Ondo ibili
>
> Iñigo
>
>
>
>
>   





      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago