[itzul] -gatiko

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Abe 1, 12:41:20, CET 2009


Kaixo, lagunok:

"Obligaciones de pago por los aprovechamientos" itzultzea suertatu zait, eta, erosotasunagatik nahiz ulergarritasunagatik, egokiena (hots, "gorputzak eskatzen didana", lagunartean esan ohi denez) "aprobetxamenduengatiko ordainketa-betebeharrak" iruditzen zait.

Gertatzen zait, ordea, oraindik ere zalantza-izpiren bat sortzen zaidala "-gatiko" horri euskararen etxean sarrera nagusitik sartzen utzi ordez ez ote zaion atzeko atetik, gogo txarrez eta erdi marmarka pasarazten.

Horregatik, eskertuko nuke kontu hau nik baino hobeto dakien norbaitek argituko balit ea "-gatiko" horrek argi berde potolo-potoloa duen ala oraindik ezbaian dagoen gaia den.

Egun ona pasa,

Xabier



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago