[itzul] -gatiko

Xabier Mendiguren mendiber a bildua kontseilua.org
As, Abe 1, 12:47:20, CET 2009


Sartu Googlen eta bilatu "gatiko": EHULKUren iritzia aurkituko duzu.
Xabier

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko abenduak 1 12:41
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] -gatiko

Kaixo, lagunok:

"Obligaciones de pago por los aprovechamientos" itzultzea suertatu zait,
eta, erosotasunagatik nahiz ulergarritasunagatik, egokiena (hots, "gorputzak
eskatzen didana", lagunartean esan ohi denez) "aprobetxamenduengatiko
ordainketa-betebeharrak" iruditzen zait.

Gertatzen zait, ordea, oraindik ere zalantza-izpiren bat sortzen zaidala
"-gatiko" horri euskararen etxean sarrera nagusitik sartzen utzi ordez ez
ote zaion atzeko atetik, gogo txarrez eta erdi marmarka pasarazten.

Horregatik, eskertuko nuke kontu hau nik baino hobeto dakien norbaitek
argituko balit ea "-gatiko" horrek argi berde potolo-potoloa duen ala
oraindik ezbaian dagoen gaia den.

Egun ona pasa,

Xabier




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago