[itzul] -gatiko
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Abe 2, 13:34:38, CET 2009
Eskerrik asko informazioarengatik, Xabier.
Webgune horretan sartu naiz, eta ikusi dut nola "-gatiko" atzizkia, "gramatikaren ikuspuntutik zuzena izan arren", "ez erabiltzea" (!!!) gomendatzen den.
Ondo izan,
Xabier Aristegieta
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: martes, 01 de diciembre de 2009 12:47
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] -gatiko
Sartu Googlen eta bilatu "gatiko": EHULKUren iritzia aurkituko duzu.
Xabier
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko abenduak 1 12:41
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] -gatiko
Kaixo, lagunok:
"Obligaciones de pago por los aprovechamientos" itzultzea suertatu zait,
eta, erosotasunagatik nahiz ulergarritasunagatik, egokiena (hots, "gorputzak
eskatzen didana", lagunartean esan ohi denez) "aprobetxamenduengatiko
ordainketa-betebeharrak" iruditzen zait.
Gertatzen zait, ordea, oraindik ere zalantza-izpiren bat sortzen zaidala
"-gatiko" horri euskararen etxean sarrera nagusitik sartzen utzi ordez ez
ote zaion atzeko atetik, gogo txarrez eta erdi marmarka pasarazten.
Horregatik, eskertuko nuke kontu hau nik baino hobeto dakien norbaitek
argituko balit ea "-gatiko" horrek argi berde potolo-potoloa duen ala
oraindik ezbaian dagoen gaia den.
Egun ona pasa,
Xabier
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago