[itzul] -gatiko

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Abe 2, 19:10:19, CET 2009


Zurekin ados. Nolanahi ere, gomendioa birmoldatu egin beharko lukete, ez baikaude euskaraz adierazpen-moldeei ateak ixteko moduan, nire ustez. Ondo izan.

Xabier

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 02 de diciembre de 2009 14:39
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] -gatiko

Ez abusatzea gomendatzea ondo dago, baina '-gatiko' gutxi erabili bada,
zenbat erabili da, ba, proposatzen den "ondoriozko"? Gehiegizko
erabileraren aurka edo aukera bakarraren aurka egindako abisu moduan
hartuko nuke, bestela aurreiritzi hutsa baino ez luke adieraziko
gomendio horrek.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko abenduak 2 13:35
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] -gatiko

Eskerrik asko informazioarengatik, Xabier.

Webgune horretan sartu naiz, eta ikusi dut nola "-gatiko" atzizkia,
"gramatikaren ikuspuntutik zuzena izan arren", "ez erabiltzea" (!!!)
gomendatzen den.

Ondo izan,

Xabier Aristegieta

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: martes, 01 de diciembre de 2009 12:47
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] -gatiko

Sartu Googlen eta bilatu "gatiko": EHULKUren iritzia aurkituko duzu.
Xabier

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren
izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko abenduak 1 12:41
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] -gatiko

Kaixo, lagunok:

"Obligaciones de pago por los aprovechamientos" itzultzea suertatu zait,
eta, erosotasunagatik nahiz ulergarritasunagatik, egokiena (hots,
"gorputzak
eskatzen didana", lagunartean esan ohi denez) "aprobetxamenduengatiko
ordainketa-betebeharrak" iruditzen zait.

Gertatzen zait, ordea, oraindik ere zalantza-izpiren bat sortzen zaidala
"-gatiko" horri euskararen etxean sarrera nagusitik sartzen utzi ordez
ez
ote zaion atzeko atetik, gogo txarrez eta erdi marmarka pasarazten.

Horregatik, eskertuko nuke kontu hau nik baino hobeto dakien norbaitek
argituko balit ea "-gatiko" horrek argi berde potolo-potoloa duen ala
oraindik ezbaian dagoen gaia den.

Egun ona pasa,

Xabier




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago