[itzul] -gatiko
Juan Cruz Iguerabide Sarasola
juankruz.igerabide a bildua ehu.es
Ost, Abe 2, 22:48:30, CET 2009
Datorren bileran eztabaidatuko dugu. Dena dela, guk
unibertsitate-girorako emana dugu aholku hori, '-gatiko'-ren oldeari
eutsi nahirik (erosoa baita modu mekanikoan erabiltzeko, gainerako
ñabardura guztiak zapuzteraino). Itzultzaile txukunen artean ez dut
antzeman halako gehiegikeriarik, baina, agian, aholkua ondo etor
dakieke zuzentzaileei; '-gatiko'-ren gehiegikeria sumatzen dutenean,
argibide horiek lagungarri gerta dakizkieke.
Juan Kruz Igerabide
Ehulkuren arduraduna (EHU)
"Aristegieta, Xabier" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es> escribió:
> Zurekin ados. Nolanahi ere, gomendioa birmoldatu egin beharko
> lukete, ez baikaude euskaraz adierazpen-moldeei ateak ixteko moduan,
> nire ustez. Ondo izan.
>
> Xabier
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> Enviado el: miércoles, 02 de diciembre de 2009 14:39
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] -gatiko
>
> Ez abusatzea gomendatzea ondo dago, baina '-gatiko' gutxi erabili bada,
> zenbat erabili da, ba, proposatzen den "ondoriozko"? Gehiegizko
> erabileraren aurka edo aukera bakarraren aurka egindako abisu moduan
> hartuko nuke, bestela aurreiritzi hutsa baino ez luke adieraziko
> gomendio horrek.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Aristegieta, Xabier
> Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko abenduak 2 13:35
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] -gatiko
>
> Eskerrik asko informazioarengatik, Xabier.
>
> Webgune horretan sartu naiz, eta ikusi dut nola "-gatiko" atzizkia,
> "gramatikaren ikuspuntutik zuzena izan arren", "ez erabiltzea" (!!!)
> gomendatzen den.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier Aristegieta
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Xabier Mendiguren
> Enviado el: martes, 01 de diciembre de 2009 12:47
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: Re: [itzul] -gatiko
>
> Sartu Googlen eta bilatu "gatiko": EHULKUren iritzia aurkituko duzu.
> Xabier
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> izenean: Aristegieta, Xabier
> Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko abenduak 1 12:41
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] -gatiko
>
> Kaixo, lagunok:
>
> "Obligaciones de pago por los aprovechamientos" itzultzea suertatu zait,
> eta, erosotasunagatik nahiz ulergarritasunagatik, egokiena (hots,
> "gorputzak
> eskatzen didana", lagunartean esan ohi denez) "aprobetxamenduengatiko
> ordainketa-betebeharrak" iruditzen zait.
>
> Gertatzen zait, ordea, oraindik ere zalantza-izpiren bat sortzen zaidala
> "-gatiko" horri euskararen etxean sarrera nagusitik sartzen utzi ordez
> ez
> ote zaion atzeko atetik, gogo txarrez eta erdi marmarka pasarazten.
>
> Horregatik, eskertuko nuke kontu hau nik baino hobeto dakien norbaitek
> argituko balit ea "-gatiko" horrek argi berde potolo-potoloa duen ala
> oraindik ezbaian dagoen gaia den.
>
> Egun ona pasa,
>
> Xabier
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago