[itzul] ez baina / ez baino
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 3, 12:26:59, CET 2009
"Baina"ren aldaera fonetikoa da.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Isabel Etxeberria Ramírez
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko abenduak 3 12:07
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] ez baina / ez baino
"Ez baina" eta "ez baino" egiturei buruzko zalantza. Demagun:
"Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINA kanporatzea da".
"Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINO kanporatzea da".
Lehenengoak ez dit zalantzarik sortzen. Ereduzko prosak ere dozenaka
adibide ematen ditu. Bigarrenean, nola interpretatu behar da "baino"
hori? "Baina"ren aldaera fonetikoa da? "Baizik"en sinonimoa? Horren
arabera, zuzena al da "ez baino" egitura? Ereduzko prosan sei-zazpi
idazlek erabiltzen dute, baina gehienak "baina> baino" ohikoa duten
eskualdeetakoak dira.
Eskerrik asko,
Isabel
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago