[itzul] ez baina / ez baino
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Abe 3, 12:39:45, CET 2009
Nik uste, lehenbiziko "baina" hori Iparraldeko erabilera da, "baizik"en
baliokoa, frantsesez (mais) eta ingelesez bezala (but).
Oso bitxia litzateke, bestalde, Iparraldeko joskeran txertatzea baina>baino
arrunkeria giputx edo hori. Eta "baizik"en lekua ere ez dezake har, hor,
"baino" benetakoak.
Beraz, eta puntuazio nire ustez txukunagoz:
Ipar.: "Pertzepzioa, energia gordetzea EZ, BAINA kanporatzea da".
Heg.: "Pertzepzioa, energia gordetzea EZ, BAIZIK/*BAINO kanporatzea da".
(Betiere arrazoiari beha, ez nork esanari, edo nola).
2009/12/3 Isabel Etxeberria Ramírez <isabelet75 a bildua gmail.com>
> "Ez baina" eta "ez baino" egiturei buruzko zalantza. Demagun:
>
> "Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINA kanporatzea da".
> "Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINO kanporatzea da".
>
> Lehenengoak ez dit zalantzarik sortzen. Ereduzko prosak ere dozenaka
> adibide ematen ditu. Bigarrenean, nola interpretatu behar da "baino" hori?
> "Baina"ren aldaera fonetikoa da? "Baizik"en sinonimoa? Horren arabera,
> zuzena al da "ez baino" egitura? Ereduzko prosan sei-zazpi idazlek
> erabiltzen dute, baina gehienak "baina> baino" ohikoa duten eskualdeetakoak
> dira.
>
> Eskerrik asko,
>
>
> Isabel
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago