[itzul] agrónomo (ingeniero)

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 3, 12:59:42, CET 2009


Autoerantzutea badago?

Alde batetik, bai Hiztegi Batuak bai Sarasolarenak "agronomo" eta "agronomia" lasai asko jasotzen dituzte.

Baina, balantzaren beste aldean, Sarasolak berak "laborantzako teknikaria" dakar "perito agrónomo" esateko; "nekazaritza" bera hor dago hiztegi guztietan; Google-en diferentzia handi samarra dago "nekazaritza ingeniaria"-ren alde, "ingeniari agronomoa"-ren kaltean; adierari estuki begiratuta (DRAEn eta) agronomia nekazaritza hutsa dela ematen du... eta, lehen idatzi dudanean ezagutzen ez nuen beste mezu argigarri bat aurkitu dut beste foro batean:

http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2006-September/007481.html  

Tira, Martin, ni zu banintz (eta banaiz), "nekazaritza-ingeniaria" erabiliko nuke.

Ondo izan.

Martin


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: martin-rezola a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: jueves, 03 de diciembre de 2009 10:00
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] agrónomo (ingeniero)

Hiztegiak-eta begiratu ondoren pixka bat nahastuta nago. Ez dakit "nekazaritza", "laborantza" erabili beharko nukeen edo zuzenean mailegatu "agronomoa".

(Badago hitz honen inguruan hari zahar bat foroan, 2006koa, baina nekazal/nekazaritza idazkerari buruzkoa da.)

Martin



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago