[itzul] Rocka

Sergio Azkarate Beitia xuxen a bildua goiena.com
Or, Abe 11, 12:48:51, CET 2009


Arratsalde on.


Euskaltzaindiaren webguneko Hiztegi Batura jo dut 'rock-and-roll' edo  
'rock and roll' idazten den jakiteko, gidoiekin edo gidoi barik.


Bada, 'rock-and-roll' agertzen da. Baina webgune berean, Orotariko  
Euskal Hiztegian, 'rock and roll'.


Ni neu Hiztegi Batuan oinarritzen naiz, baina zelan liteke  
Euskaltzaindiaren webgunean, baten gidoiekin eta bestean gidoi barik  
azaltzea? Zeini egin behar diogu kasu?



Gero arte.



Sergio


GOIENA



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago