[itzul] wordfastekin arazoak

Ortzuri Olaetxea itzultzaile a bildua pasaia.net
Ost, Abe 16, 11:13:12, CET 2009


Kaixo:

Wordfastekin arazoak dauzkagu.
Kontua da lau itzultzaile aritzen garela wordfastekin sarean lanean. 
Batzuetan, lanean hasteko SHARE aukera kendu behar izaten dugu, eta 
lanean hasi ondoren, berriro hautatu. Beste batzuetan, berriz, 
wordfastek ez digu ezer ematen (memorian segmentu hori jasota dagoela 
badakigun arren), eta bilaketa zehatza egin behar izaten dugu memorian 
duguna berreskuratzeko.
Inork izan al du inoiz horrelako arazorik?
Lehen nork bere memoriarekin lan egiten zuen, eta ez geneukan inolako 
arazorik.

Ortzuri
Pasaiako Udala







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago