[itzul] Frantses, Frantsesaren, Frantziako Akademia?

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 17, 15:28:11, CET 2009


Gotzonena kontuan hartzekoa da.

Gainera, harrigarria bada ere, hiztegi batuak 'frantses' ez du adjektibotzat jotzen, hau da, ez dio izenondoa denik (edozein izen izan daiteke izenlagun). Hortaz, 'frantses' herritarra (iz.) edo hizkuntza (iz.) da.

Bestalde, OEHk dioenez (ikusi beherago), besteak beste, erabiliagoa da aurretik adiera honetan.

Hori guztia kontuan hartuta, beharbada, 'Frantses Akademia' (hots, 'hizkuntza akademia' egitura) hobetsiko nuke.

Aipatutakoa, OEH:

3.  (AN-5vill, BN-lab ap. Gte Erd 279), franses, prantses, prantsez, prantzes (c. sg. A). (Acompañando a un nombre). Francés. "Prantzes, francés, se usa, en general, para indicar la procedencia extraña de ciertos vegetales" A.  Tr. Es bastante más usado precediendo al nombre; tras sust., se encuentra en Tartas (Onsa 26), MarIl (VIII), Hiribarren (Esk 5), Laphitz (48), J.I. Arana (SIgn 8), Elissamburu (Fram 78), Joannateguy (SBi 56), Zalduby (RIEV 1908, 84), Hiriart-Urruty (Zez 77), StPierre (30), Kirikiño (Ab II 186), Zerbitzari (IxtS 102), Lafitte (Murtuts 47), Irazusta (Bizia 26), Orixe (QA 42), San Martin (Zirik 63) y Anabitarte (Aprika 54).  Hantik ere frantses adajioa: arrautze bat ebasten dian, idia ebatsiren diala. Egiat 200. Izan direla franses errege handiak / badakike kondatzen hekien mihiak. Hb Esk 4. Frantses armada bozkariorekin hartu zuten nafartarrek. Laph 9. Frantses Errepublika zer den orai guziz, / kanta zezakeiagu berak erakutsiz. Zby RIEV 1909, 229. Tipula frantzesa, bere kirten luziakin. Iraola 92. Frantses hitz bakar zonbeit ikasirik. Barb Sup 171 (v. tbn. frantses hitz en AstLas 65, Mde Pr 218, Xa Odol 25). Bainan erretzetik beiratu ninduten han berean aurkitu frantses adixkide batzuek. JE Ber 94. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. MIH 167.

v. tbn. Gy 295n. Lap 367 (V 168). Etcham 135. Zub 78. Iratz 183. Mde Pr 43. JEtchep 82. Ardoy SFran 37. Frantzes: Echag 23. Franzes: BBizk 29. Tt Arima 108. Izt C 162. Arch Fab 11. Aran SIgn 63. Elzb PAd 73. Xikito 4. Prantses: Or Eus 209. Prantsez: Etxde JJ 66. Vill Jaink 186. Prantzes: Azc PB 203. A BGuzur 147. JanEd II 70. Kk Ab II 185. Or Eus 260n. SMitx Aranz 213. NEtx Nola 24. Prantzez: Munita 146. Pranzes: Aran SIgn 43.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago