[itzul] "Hori lortuz gero"/"Hori lortzekotan" 2tzuL blogean

bulegoa a bildua eizie.org bulegoa a bildua eizie.org
As, Abe 22, 10:27:59, CET 2009


"Hori lortuz gero"/"Hori lortzekotan" 2tzuL blogean

Gauza bera adierazten ote da «lortuz gero» esatean eta «lortzekotan» esatean?
Baldintzazko bi egitura horiek baliokideak direlako ustea aski  
zabaldurik dago, nonbait, edo zabaldurik egon da, behintzat. Bi  
egituren arteko aldea erakusteko, hain zuzen ere, artikulu mamitsua  
idatzi du Fernando Reyk EIZIEren "2tzul  
blogean":http://www.eizie.org/2tzul.

Baldintzazko egiturei begiratu orokor bat ematen die artikuluak, eta  
-t(z)ekotan
loturaren zentzu tipikoetako bat deskribatzen du, besteak beste:  
«"Bihar mendira
joatekotan, goiz jaiki beharko duzu".  Hor, -t(z)ekotan daraman  
perpausean esaten dena ez da ondore perpausa baino lehenago gertatzen,  
ez da kausa, alderantziz baizik. Kasu honetan, lehenbiziko perpausa  
bigarrena betetzearen ondorio izanen da (goiz jaikitzeari esker, edo  
horren ondorioz, joaten ahalko zara mendira)».

Ondoren, han eta hemen aurkitutako zenbait adibide agertzen ditu,  
erabilera bitxiaren erakusgarri:

*Nekatuta egotekotan, eseri eta atseden hartu.
*Nahi izatekotan, elkarrekin joanen gara.
*Hautagai bakarra egotekotan, ez da bozketarik egingo.

Beste aldetik, berriz, duda egiten du -(e)z gero egitura egokia ote  
den honelako esaldi batean, adibidez:

?Eginez gero, ondo egiten saiatu.

Gramatiketan gai honi buruz ageri diren aipamen urriak eta Ereduzko  
Prosa Gaur corpusean aurkitutako adibideen zerrenda bat erantsi ditu  
Fernando Reyk.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago