[itzul] Kavafis euskaraz
EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
As, Abe 22, 12:40:50, CET 2009
Badago Interneten poema horrk hainbat itzulpen jasotzen dituen web gune bat.
Helbide honetan: http://www.chain.to/?t3=11281
Joserra Egiluz
itzultzailea
Ithaka (1911)
Ithakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean,
egizu otoitz bidea luze izan dadin,
menturez betea, ezagutzez betea.
Lestrygonei eta Zyklopeei,
eta Poseidon hiratuari ez iezaiezu beldur izan,
horrelakorik ez duzu zeure bidean inoiz aurkituko,
zure pentsamenduak gora badirau, baldin eta zirrara
fin batek zure izpiritua eta zure gorputza ukitzen baditu.
Lestrygonak, Zyklopeak,
Poseidon hiratua ez dituzu aurpegiratuko,
zeure ariman ez badiezu abaro ematen,
zure arimak ez baditu jartzen zure aurrean.
Egizu otoitz bidea luze izan dadin.
Anitz udagoiz izan dadin,
zeinetan zein plazerrez, zein zoriontasunez
helduko baitzara aldez aurretik amesturiko portuetara;
geldi zaitez merkatu feniziarretan,
eta merkarntzia ederretarik egizu pilakera,
perlak eta koralak, anbare eta ebanoak,
eta lurrin laketgarri era guztietakoak,
ahal duzun gehiena lurrin laketgarrietarik;
hiri egipziar askotara joan zaitez,
ikasteko eta ikasteko dakitenengandik.
Zeure adimenduan ukan ezazu Ithaka beti.
Horrainoko etorrera da zure jomuga.
Baina ez ezazu presaka zeure bidaia bat ere.
Hobe da anitz urte eder dirauela;
era behin zaharturik ja irlara heltzea,
bidean irabazitako guztiarekin aberats,
espero gabe Ithakak aberastasunik ematea.
Ithakak bidaia eder bat eman zizun.
Bera gabe ez zinatekeen abiatu.
Baina ez dauka deus besterik zuri emateko. Era pobrea edireten baduzu, Ithakak ez zintuen engainatu.
Bilakatu zaren jakintsua, hainbeste esperientziarekin
ulertu dukezu Ithakak zer erran nahi duten.
Translation into Euskara sent in by Carmen García-Rodeja Arribí
Javier Sanchez, Homaneje a
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de irati-maranon a bildua ivap.es
Enviado el: martes, 22 de diciembre de 2009 12:22
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Kavafis euskaraz
Aupa:
Ba al dakizue Kavafisen "Itaca" poema euskarara itzulita ote dagoen? Zehazki, estrofa hauek itzuli behar ditugu:
"Sí vas a emprender el viaje hacia Itaca,
Pide que tu camino sea largo,
Rico en experiencias, en conocimiento
Aunque pobre la encuentres, no te engañará Itaca.
Rico en saber y en vida, como has vuelto,
Comprendes, ya que significan las Itacas".
Eskerrik asko aldez aurretik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago