[itzul] Kavafis euskaraz

EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon jose.ramon.eguiluz a bildua bizkaia.net
As, Abe 22, 12:44:07, CET 2009


 beste itzulpen bat:
http://liliartean.blogspot.com/2009/04/itaca-kavafis.html
Itaca - Kavafis 
I.
Itacarako bidaia hastean, erregutu bidea luzea izan dadila, abenturaz betea, ezagutzaz betea. Ez izan Lestrigonioen eta Ziklopeen, eta Poseidon koleratsuaren beldur. Sekula ez duzu halakorik zure bidean aurkituko, zure pentsamenduak jaso mantenduz gero, zirrara eder batek gorputza eta arima ukitzen badizkizu. Sekula ez duzu Lestrigonio, Ziklope eta Poseidon ikaragarriarekin topo egingo, barruan ez badaramatzazu, zeure arimak parean goratzen ez badizkizu.

II.
Erregutu orduan bidea luzea izan dadila. Asko izan daitezen udako goizak, non estreinekoz sartzen zaren lehen aldiz ikusitako portuetan; zein atsegin, zein pozez! Gelditu Feniziar merkatuetan, eta erosi merkatugai fina, nakare eta koralak, ambare eta ebanoa, eta mota guztietako lurrin gozoak. Ahal bezain beste lurrin gozo erosi; Egipziar hiri andana bati bisita egin, ikasteko, eta jakitun diren horiengandik ikasteko.

III.
Mantendu Itaca zure gogoan beti finko. Hara iristea da zure azken helburua. Baina ez bidaia ezertarako bizkortu. Hobe da urte luzez irauten lagatzea; eta baita zahartzean uhartearen alboan ainguratzea ere, bidean ikasitako guztiarekin aberats, Itacak ondasunik ematerik espero gabe.

IV.
Itacak bidaia zoragarria eman dizu. Hura gabe inoiz ez zeniokeen bideari ekingo. Baina ez dauka ematekorik gehiago.

V.
Eta behartsu aurkitzen baduzu, Itacak ez dizu makur egin izango. Irabazia izango duzun ezagutza handiarekin, hainbeste bizipenekin, jada ulertua izango duzu ordurako Itakek esan nahi dutena. 
Publicado por ane..* en 21:01  



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de EGUILUZ UGARRIZA, Jose Ramon
Enviado el: martes, 22 de diciembre de 2009 12:41
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Kavafis euskaraz


Badago Interneten poema horrk hainbat itzulpen jasotzen dituen web gune bat.
Helbide honetan: http://www.chain.to/?t3=11281 Joserra Egiluz itzultzailea

Ithaka (1911) 

Ithakara itzultzeko bidaian abiatzen zarenean, egizu otoitz bidea luze izan dadin, menturez betea, ezagutzez betea.
Lestrygonei eta Zyklopeei,
eta Poseidon hiratuari ez iezaiezu beldur izan, horrelakorik ez duzu zeure bidean inoiz aurkituko, zure pentsamenduak gora badirau, baldin eta zirrara fin batek zure izpiritua eta zure gorputza ukitzen baditu.
Lestrygonak, Zyklopeak,
Poseidon hiratua ez dituzu aurpegiratuko, zeure ariman ez badiezu abaro ematen, zure arimak ez baditu jartzen zure aurrean.

Egizu otoitz bidea luze izan dadin.
Anitz udagoiz izan dadin,
zeinetan zein plazerrez, zein zoriontasunez helduko baitzara aldez aurretik amesturiko portuetara; geldi zaitez merkatu feniziarretan, eta merkarntzia ederretarik egizu pilakera, perlak eta koralak, anbare eta ebanoak, eta lurrin laketgarri era guztietakoak, ahal duzun gehiena lurrin laketgarrietarik; hiri egipziar askotara joan zaitez, ikasteko eta ikasteko dakitenengandik.

Zeure adimenduan ukan ezazu Ithaka beti.
Horrainoko etorrera da zure jomuga.
Baina ez ezazu presaka zeure bidaia bat ere.
Hobe da anitz urte eder dirauela;
era behin zaharturik ja irlara heltzea,
bidean irabazitako guztiarekin aberats,
espero gabe Ithakak aberastasunik ematea.
Ithakak bidaia eder bat eman zizun.
Bera gabe ez zinatekeen abiatu.
Baina ez dauka deus besterik zuri emateko. Era pobrea edireten baduzu, Ithakak ez zintuen engainatu.
Bilakatu zaren jakintsua, hainbeste esperientziarekin ulertu dukezu Ithakak zer erran nahi duten. 

Translation into Euskara sent in by Carmen García-Rodeja Arribí 


Javier Sanchez, Homaneje a   



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de irati-maranon a bildua ivap.es Enviado el: martes, 22 de diciembre de 2009 12:22
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Kavafis euskaraz

Aupa:

Ba al dakizue Kavafisen "Itaca" poema euskarara itzulita ote dagoen? Zehazki, estrofa hauek itzuli behar ditugu:

 

"Sí vas a emprender el viaje hacia Itaca,

Pide que tu camino sea largo,

Rico en experiencias, en conocimiento

 

Aunque pobre la encuentres, no te engañará Itaca.

Rico en saber y en vida, como has vuelto,

Comprendes, ya que significan las Itacas".

 

Eskerrik asko aldez aurretik.

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago