[itzul] SPALLATION SOURCE / EZPALDURA ITURRI

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Al, Abe 28, 12:47:30, CET 2009


2000. edo 2001. urtean izan nuen nik European Spallation Source zorionekoa
euskaratu beharra, eta ondo gogoan dut orain Bittorrek izan duen burutazio
bera izan nuela; orduan, Bittorrek bezala, etimologien bila abiatu nintzen
ingelesezko "spall" hitzaren eta euskarazko "ezpal" hitzaren arbaso
komunaren bila, kontzeptu berria euskaraz "ezpaltze" eman ahal izateko
loturaren bila, baina ez nuen aurkitu.

Horregatik, ikusirik, batetik, ustezko etimologiarena frogatzerik ez nuela,
eta ikusirik, bestetik, hitz kultua dela, guztiz nazioartekoa:



da: spallation

de: spallation

en: spallation

es: espalación

fi: spallaation

fr: spallation

it: spallazione

nl: spallatie

po: espalação

sv: spallation



euskaraz ere hitz kultua mailegatzea iruditu zitzaidan aukera logikoena eta
zuhurrena (horretarako, dena den, bila ibili nintzen ea euskaraz noiz eta
nola erabili zen lehenago, eta ikusi nuen jada 1992an "espalazio" idatzi
zela euskaraz). Horregatik, "espalazio" ontzat eman nuen. Geroztik, azken 9
urteotan makina bat aldiz atera da komunikabideetan. Gurean, adibidez,
Elhuyarren aldizkarian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, Teknopolis
telebista-programan eta oraindik orain argitaratu den Zientzia eta
Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan "espalazio" erabili da sistematikoki.

Bestalde, ustezko etimologiagatik ez balitz, ez dut uste, mailegatu
beharrean euskarazko ordain batez bidez adierazi nahi bagenu, nukleo atomiko
bat bonbardatu eta zati txikiagotan haustea adierazteko "ezpaldu" lehen
aukera gisa bururatuko litzaigukeenik (adibidez, ingelesez, "spallation"
hitzaz gainera, "nuclear fragmentation" ere erabiltzen da fenomenoa
deskribatzeko, eta frantsesez "désintégration" eta "réaction d'éclatement"
ere erabili izan da); beharbada, "txikitze, zatitze, puskatze, desegite"
aukerak aztertuko genituzke lehenago. Alegia, etimologiaren frogarik gabe,
pentsa liteke "ezpaltze" edo "ezpaldura" aukera "txikitze, zatitze,
puskatze, desegite" aukeren aurretik proposatzeko argudio nagusia
hots-kidetasuna izango litzatekeela, baina hori, terminologian, ez da
irizpidetzat erabili ohi.



Hala ere, etimologia komuna frogatuko balitz, nik prest nengoke
berraztertzeko, ze, egia esateko, horrelako aukerak oso gutxitan izaten
baititugu.



Alfontso Mujika


2009/12/27 Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>

> Orain dela hainbat hilabete itzuli behar izan nuen euskarara Bilboko
> hautagaitza zela-eta "Fuente Europea de Espalación", jatorrizko "European
> Spallation Source" ingelesa itzultzen duena, eta ez nekienez delako
> "spallatio"a zer zen, jatorrira jota aurkitu nuen berehala ingelesezko SPALL
> izena eta aditza:
>
> SPALL: 1–noun: a chip or splinter, as of stone or ore // 2–verb (used with
> object): to break into smaller pieces, as ore; split or chip // 3–verb (used
> without object): to break or split off in chips or bits.
>
> Hau da, gure EZPALA, erabaki nuen nik niretako.
>
> Eta delako *SPALLATION* berriz: high-energy nuclear reaction <
> http://www.reference.com/browse/nuclear+reaction> in which a target
> nucleus struck by an incident (bombarding) particle of energy greater than
> about 50 million electron volts <
> http://www.reference.com/browse/electron+volts> (MeV) ejects numerous
> lighter particles and becomes a product nucleus correspondingly lighter than
> the original nucleus. The light ejected particles may be neutrons, protons,
> or various composite particles equivalent to nuclei of hydrogen, helium, or
> lithium isotopes. The product nucleus is occasionally much lighter than the
> target nucleus; chlorine-38, for example, has been produced along with an
> assortment of neutrons, protons, and alpha particles (helium nuclei) by
> bombarding copper-63 with protons accelerated to 70 MeV.
>
> Hau da, EZPALAK eragiten dituen erreakzio nuklearra, oinarri bat EZPALTZEN
> duena, EZPALDURA eragiten duena, eta hala itzuli nuen: Europako /Ezpaldura/
> Iturria.
>
> Nik beste gabe jo nuen ziurtzat bi hitzen jatorri bera/berdina bide zela,
> seguru asko latinezko jatorrizko SPALL edo antzekoren batetik.
>
> Geroztik ordea irrati-telebista eta egunkarietan beti entzun dut euskaraz
> ere ESPALAZIO ITURRIA eta kezkatuta ibili naiz zer dela-eta ez ote duten
> besteek ere nik bezala jo euskarazko EZPAL / EZPALDU / EZPALDURA-tara. Eta
> ikusi dut ez dela halakorik ez latinez, ez espainolez, ez frantsesez ere,
> eta ingelesezko SPALLek (ertaroko inglesezko SPALLEk) ez duela jatorri
> ezagunik, eta ezta ere euskarazko EZPALak, nahiz OEHn aipatzen den zer edo
> zer (Mitxelenaren FHVtik edo).
>
> Interneten gutxi dira halako EZPALDURA ITURRIen aipamenak eta beldur naiz
> ez ote diren denak nireak edo niretikoak, baina segitzen zait oso egokia
> iruditzen itzulpena, guztiz bat datozen neurrian gure EZPALaren (eta
> ezpalduREN) eta ingelesezko SPALLen esanahiak, eta beraz SPALLATION /
> ESPALACIÓN / EZPALDURA korrelazioa ere.
>
> Eta hori proposatu nahi nuen hemen aurrerantzerako, eta inork
> zerbaiteagatik euskaraz ere ESPALAZIO nahiago badu, hemen eztabaidatzea. Nik
> ez daukat ez alde, ez kontra, beste argudiorik.
>
> Ondo izan festondoak eta ondoko festak
>
> Bittor
>
> --
> =============================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> =============================
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago