[itzul] piercing/eraztun/arrakada

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Ots 4, 18:43:50, CET 2009


liburu batean, neska batek zilborrean duen piercinga izendatzeko 
"eraztuna" erabili du egileak; hedatze semantiko hori gehiegizkoa 
iruditu zait niri, baina beste batzuen iritziak ere entzun nahi 
nituzke.

bestalde, eta "piercing" mailegutzat erabiltzea baztertu gabe, 
"arrakada" hitza adiera horretan erabiltzeari zer deritzozuen jakin 
nahi nuke (bizkaierazko berba da berez, "belarritako"ren sinonimoa).

mila esker,

x.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago