[itzul] piercing/eraztun/arrakada

Garikoitz garikoitze a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 4, 19:38:08, CET 2009


Berez  zulatzea  da.
Berba horren baliakideaz  gaztelaniaz  galdtzen dabe  hemen...
http://forum.wordreference.com/showthread.php?t=100214.

eta hau Elhuyarren dakar:  To have one's ears pierced:  belarrietan zuloak egin.

Azken baten hori da... 

Hori ikusita nik neuk ez neuke eraztuna   erabiliko, ez bada  Elhuyar Hiztegiko bigarren adieraz ari,   anilla, arandela, aro, argolla. 
. Adiera honek   lotura leuke   Morrisen Hiztegian datorrena, eraztuna, ring   ( txorien hankan dagoena ) .Zirrindola. 
Hasi naizenetik begiratzen  sareko hiztegietan  eta idazten, hamar minutu  pasa dira.  
Behar bada, zirrindola   erabiliko neuke. Zergatik ez?  Zergatik utzi behar ote  diot   zirrindola erabiltzeari. 

Garikoitz

----- Original Message ----- 
From: "Xabier Mendiguren" <xmendiguren a bildua elkar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 04, 2009 6:43 PM
Subject: [itzul] piercing/eraztun/arrakada


> liburu batean, neska batek zilborrean duen piercinga izendatzeko 
> "eraztuna" erabili du egileak; hedatze semantiko hori gehiegizkoa 
> iruditu zait niri, baina beste batzuen iritziak ere entzun nahi 
> nituzke.
> 
> bestalde, eta "piercing" mailegutzat erabiltzea baztertu gabe, 
> "arrakada" hitza adiera horretan erabiltzeari zer deritzozuen jakin 
> nahi nuke (bizkaierazko berba da berez, "belarritako"ren sinonimoa).
> 
> mila esker,
> 
> x.
> 
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago