[itzul] piercing/eraztun/arrakada
LB
luisber a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 4, 23:57:12, CET 2009
Hona hemen nire tipustapasteko iritzia:
1.- 'Eraztun' hitza nekez izan daiteke piercing-en sinonimo arrazoi sinple
bategatik: piercing guztiak ez direlako eraztun eta eraztun guztiak ez
direlako piercing. Zilegi eta ezinbesteko dira noski hedatze semantikoak,
baina euskal tradizioan eraztun hitzak berebiziko indar sinbolikoa dauka
(edo izan du) eta zailtxo ikusten dut zama semantiko hori beste adierabide
"moderno" horretara mugitzea. "Ürhe eraztun bat badüt zure eskütik ükhenik"
entzunda edo irakurrita nekez etorriko zaigu gogora "Urrezko piercing bat
badut zure eskutik izanik", nahiz hori ere posible izan daitekeen denbora
eta borondate apur batekin (handiagoak ikusita gaude). Besterik da lantzean
mintzagai dugun piercing hori eraztun bat dela dakigunean, aipatzen duzun
kasuan gertatzen den bezala, orduan zilegi izan bailiteke "zilbor-eraztuna"
edo holako zerbait erabiltzea "piercing" ideia adierazteko.
2:- 'Arrakada' hitza piercing-en sinonimo bezala erabiltzearen egokitasuna
neurtzeko aski da arrakadaren euskal sinonimoak (belarritako, zirtzilu)
erabiltzea zeregin berbererako eta ikustea hortik heldu diren ondorioak.
Imajinatu bakarrik atalburuan "BELARRITAKOAK" kartela jarrita lukeen
piercing denda bizkaitar bat eta atera kontuak zenbat denbora iraungo lukeen
jabeak goseak hil orduko.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En nombre
de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 04 de febrero de 2009 18:44
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] piercing/eraztun/arrakada
liburu batean, neska batek zilborrean duen piercinga izendatzeko
"eraztuna" erabili du egileak; hedatze semantiko hori gehiegizkoa
iruditu zait niri, baina beste batzuen iritziak ere entzun nahi
nituzke.
bestalde, eta "piercing" mailegutzat erabiltzea baztertu gabe,
"arrakada" hitza adiera horretan erabiltzeari zer deritzozuen jakin
nahi nuke (bizkaierazko berba da berez, "belarritako"ren sinonimoa).
mila esker,
x.
No virus found in this incoming message.
Checked by AVG - www.avg.com
Version: 8.0.233 / Virus Database: 270.10.17/1933 - Release Date: 02/03/09
17:48:00
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago