[itzul] BRIGIZIN(A...) edo - Ondarrutarrentzat edo

Laxaro Azkune laxaro a bildua gmail.com
Ast, Ots 5, 15:41:03, CET 2009


Orotarikoan 'bergizen' bezala aurkituko duzu eta fruitu eta tuberkuluen
gaixotasunaz gain beste bi ere badakartza: gaztaina edo sagar
erdi-egosiak/gaizki egosiak adierazteko eta baita hagineko minaren ondorioz
irteten duen hantura ere.
Laxaro

2009/2/5 Alberto Martinez de la Cuadra <acuadra a bildua zamudiokoudala.net>

> Aipatu duzun azkena 'birgizin' edo 'bergizen' da. Nabarnizen 'birgixiñe'
> edo 'birgitxiñe' esaten zaio eta sagarren gaixotasuna da, barruan izaten
> duten berdeunekada. Mendatan, 'birgixiñé' esaten zaio eta, Idoia Mallearen
> arabera, batez ere hazidun frutek, esate baterako sagarrek, eta
> tuberkuludun landareek izaten duten gaixotasuna da. Azkuek 'birgizen' jaso
> zuen bere hiztegian.
>
> Alberto
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago