[itzul] MUJERES DE TEBEO
Aitor Du ñabeitia
aitordunabeitia a bildua euskalerria.org
Or, Ots 6, 01:06:47, CET 2009
Honako aukera-zerrenda daukat...
Komiki(-)emakumeak, umoregile grafikoak.
Komiki(-)emakumeak, umoregile grafiko.
Komiki(-)emakumeak. Emakumezko eta umoregile grafiko.
Komiki(-)emakumeak. Irudigintza irrigarria.
Komiki(-)emakumeak. Irudi bidezko umoregile.
Komiki(-)emakumeak. Umorezko marrazkigile.
Komiki(-)emakumeak. Marrazkigintza irrigarria.
"Irudi" kontzeptua barik, marrazkiarena egokiago?
Komiki hitzaren ordez "tebeo" erabiltzerik?
Lasai, Xabier. Egia da emakumeok ez direla grafikoak; bai,
ordea, beren lanak. Esaterako, diseinatzaile grafikoak ere
ez dira grafiko (gizon edo emakume izatearen aldetik); beren
diseinuak, ordea, bai.
----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: "Aixe, S. L." <aixe a bildua ctv.es>
Norentzat: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] MUJERES DE TEBEO
Data: Fri, 06 Feb 2009 00:22:54 +0100
>kixmi(e)k dio:
>> Nire ustez, ez dira mota bereko adjektiboak "grafikoa"
>> eta "beltza". "Beltz" kalifikatzailea da eta "grafiko",
>> erreferentziala, eta ez dute berdin jokatzen.
>> Hori ondo azaltzen du, nire ustez, Xabier Alberdik
>> _Euskal estilo libururantz_ delako lanean (145. orr.)
>>
>
>Egia esatera, desordutan jo eta su nabilen honetan,
>ez dut eskura kontsultarako liburu askorik, eta horregatik
>--eta egiten ari naizen lan aspergarria une batez alde
>batera utzi nahirik-- adierazi dut batere objektiboa ez den
>sentipen hori («oso gogorra egiten zait»). Bego bere
>horretan, gogoeta eta itzulpena egin behar duenak egoki
>baderitzo gogoan har dezan.
>
>Ondo ibili,
>
>Xabier
>
>___________
>
>Xabier Armendaritz
>AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>Biltzar Nagusiak, 11, behea
>01010 GASTEIZ
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago