[itzul] MUJERES DE TEBEO
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
Or, Ots 6, 00:22:54, CET 2009
kixmi(e)k dio:
> Nire ustez, ez dira mota bereko adjektiboak "grafikoa" eta "beltza".
> "Beltz" kalifikatzailea da eta "grafiko", erreferentziala, eta ez dute
> berdin jokatzen.
> Hori ondo azaltzen du, nire ustez, Xabier Alberdik _Euskal estilo
> libururantz_ delako lanean (145. orr.)
>
Egia esatera, desordutan jo eta su nabilen honetan,
ez dut eskura kontsultarako liburu askorik, eta horregatik
--eta egiten ari naizen lan aspergarria une batez alde batera
utzi nahirik-- adierazi dut batere objektiboa ez den sentipen
hori («oso gogorra egiten zait»). Bego bere horretan,
gogoeta eta itzulpena egin behar duenak egoki baderitzo
gogoan har dezan.
Ondo ibili,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago