[itzul] Abesti baten itzulpena
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Ots 10, 13:29:51, CET 2009
Ondo ematen du Jonen proposamenak. Aliterazio indartsu bat genuke horrela
(jatorrizkoan ez bezalakoa, hala ere), eta areagotu ere egin liteke azken
silaban:
gaur Gazan gauaz
Gehitxo ote?
2009/2/10 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Hankamotz dago, ezta? Ez da hobe 'Gaur Gazan gauez' (gaur-gá-zan-gau-éz),
> esate baterako?
>
> Bost silaba, azentuak bat datoz, esanahia osorik ematen da...
>
> Hasieran, 'Gazan gaueon' (Ga-zán gau-e-ón) bururatu zait baina azentuak ez
> datoz bat.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Aixe, S. L.
> Bidaltze-data: astelehena, 2009.eko otsailak 9 23:15
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Abesti baten itzulpena
>
>
> Eskerrik asko hire oharrengatik, Juan! Azken biekin, askoz hobeto geratu
> duk abestia.
>
> Hire iradokizunetatik lehendabizikoa, hala ere, azkenean erabaki diat ez
> hartzea. Beste hiruzpalau aldiz entzun diat gaur abestia,
> atsedenaldietan, eta benetan ere «gaur» eskatzen zidak senak (sen zuzena
> edo okerra, auskalo). «Gaur», dena dela, ez gure ohikoena den esanahian,
> zaharrena bide den hartan baizik: «gau honetan», alegia.
>
> Hona hemen itzulpena, originalaren aldean:
>
> In Gaza tonight
> /in-gá-za-to-nájt/
>
> Gazan, gaur
> /gá-za-an-gáur/
>
>
> Zer deritzok?
>
> Hau litzateke azken bertsioa, oraingoz:
>
>
> EZ DUGU ETSIKO (Gazaren aldeko abestia)
> (Musikagilea: Michael Heart. 2009)
>
>
> Itsugarria, distira zuria,
> Gazako zeru gainean gaur.
> Jendea, lasterka babes bila,
> jakin gabe hil ala biziko diren.
>
> Etorri dira tanke eta hegazkinekin,
> hondamenezko gar kiskalgarriekin,
> eta ezerk ez dirau,
> ke lainotik datorren ahotsak baizik.
>
> Ez dugu etsiko,
> gauean, borrokarik gabe.
> Erreko dizkiguzue etxe, meskita eta eskolak;
> gure kemena ez da, ordea, hilko,
> ez dugu etsiko
> Gazan, gaur.
>
> Andre eta umeak berdin,
> sarraskitu dituzte gaurik gau.
> Herri urrunetako buruak, aldiz,
> eztabaidan, nori eman arrazoi.
>
> Alferrik haien hitz indargabeak,
> bonbak datoz nola euri azidoa.
> Baina malko, odol eta oinaze artean,
> ozen eusten dio ahotsak, ke lainoetatik.
>
> Ez dugu etsiko,
> gauean, borrokarik gabe.
> Erreko dizkiguzue etxe, meskita eta eskolak;
> gure kemena ez da, ordea, hilko,
> ez dugu etsiko
> Gazan, gaur.
>
>
>
>
> --------------
>
> Juan Garzia Garmendia(e)k dio:
> > Oso pieza ederra iruditu zaidak, Xabier. Ez diat izan betarik kanta
> > ikasteko, eta, beraz, ez zakiat zenbateraino geratu diren hitzok
> kantuarekin
> > beti egoki ezkonduak. Ausartuko nauk, hala ere, bizpahiru kontu
> aipatzera,
> > erositako prezioan...
> >
> > "Gazan, gaur" giltzarri hori neurriz eta bestela ere, hobetu litekek, nik
> > uste, "egun" sinonimoa erabilita ("gaur" ez bezala, fonetikoki luzagarria
> > da, eta aurreko enearen errepikapena dakar.ge-ren errepikapena galdu
> > gabe...). Jakina, "egun"ez duk hain gurea, baina... heuk ikusi.
> >
> > "lainotatik", beldur nauk, ez duk mugagabearen erabilera jator
> horietarikoa,
> > goierritar fonetismoa baizik: "lainotik"/"laino(e)tatik".
> >
> > "euri azidoaren gisan" oso kasu tipikoa duk egungo euskal kantagintzan:
> > indartsu beharko lukeen gunean, gramatika hutsezko hitzak geratzen dituk,
> > hala nola "zitzaizkizuen" eta tankerakoak. Hor ez duk hainbesterainokoa
> ere,
> > baina, aukeran, askoz hobe "euri azidoa" amaieran joango balitz. Badituk
> > aukeran poesian aski ohikoa den moldea eta beste batzuk:
> >
> > nola euri azidoa
> > dirudiela/baitirudi euri azidoa
> >
> > Heurea duk, hala ere, hitza, eta nireak, berriz, lagun-iruzkin hutsak.
> >
> > Segi jator.
> >
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago