[itzul] Abesti baten itzulpena
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ots 10, 11:43:23, CET 2009
Hankamotz dago, ezta? Ez da hobe 'Gaur Gazan gauez' (gaur-gá-zan-gau-éz), esate baterako?
Bost silaba, azentuak bat datoz, esanahia osorik ematen da...
Hasieran, 'Gazan gaueon' (Ga-zán gau-e-ón) bururatu zait baina azentuak ez datoz bat.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aixe, S. L.
Bidaltze-data: astelehena, 2009.eko otsailak 9 23:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Abesti baten itzulpena
Eskerrik asko hire oharrengatik, Juan! Azken biekin, askoz hobeto geratu
duk abestia.
Hire iradokizunetatik lehendabizikoa, hala ere, azkenean erabaki diat ez
hartzea. Beste hiruzpalau aldiz entzun diat gaur abestia,
atsedenaldietan, eta benetan ere «gaur» eskatzen zidak senak (sen zuzena
edo okerra, auskalo). «Gaur», dena dela, ez gure ohikoena den esanahian,
zaharrena bide den hartan baizik: «gau honetan», alegia.
Hona hemen itzulpena, originalaren aldean:
In Gaza tonight
/in-gá-za-to-nájt/
Gazan, gaur
/gá-za-an-gáur/
Zer deritzok?
Hau litzateke azken bertsioa, oraingoz:
EZ DUGU ETSIKO (Gazaren aldeko abestia)
(Musikagilea: Michael Heart. 2009)
Itsugarria, distira zuria,
Gazako zeru gainean gaur.
Jendea, lasterka babes bila,
jakin gabe hil ala biziko diren.
Etorri dira tanke eta hegazkinekin,
hondamenezko gar kiskalgarriekin,
eta ezerk ez dirau,
ke lainotik datorren ahotsak baizik.
Ez dugu etsiko,
gauean, borrokarik gabe.
Erreko dizkiguzue etxe, meskita eta eskolak;
gure kemena ez da, ordea, hilko,
ez dugu etsiko
Gazan, gaur.
Andre eta umeak berdin,
sarraskitu dituzte gaurik gau.
Herri urrunetako buruak, aldiz,
eztabaidan, nori eman arrazoi.
Alferrik haien hitz indargabeak,
bonbak datoz nola euri azidoa.
Baina malko, odol eta oinaze artean,
ozen eusten dio ahotsak, ke lainoetatik.
Ez dugu etsiko,
gauean, borrokarik gabe.
Erreko dizkiguzue etxe, meskita eta eskolak;
gure kemena ez da, ordea, hilko,
ez dugu etsiko
Gazan, gaur.
--------------
Juan Garzia Garmendia(e)k dio:
> Oso pieza ederra iruditu zaidak, Xabier. Ez diat izan betarik kanta
> ikasteko, eta, beraz, ez zakiat zenbateraino geratu diren hitzok kantuarekin
> beti egoki ezkonduak. Ausartuko nauk, hala ere, bizpahiru kontu aipatzera,
> erositako prezioan...
>
> "Gazan, gaur" giltzarri hori neurriz eta bestela ere, hobetu litekek, nik
> uste, "egun" sinonimoa erabilita ("gaur" ez bezala, fonetikoki luzagarria
> da, eta aurreko enearen errepikapena dakar.ge-ren errepikapena galdu
> gabe...). Jakina, "egun"ez duk hain gurea, baina... heuk ikusi.
>
> "lainotatik", beldur nauk, ez duk mugagabearen erabilera jator horietarikoa,
> goierritar fonetismoa baizik: "lainotik"/"laino(e)tatik".
>
> "euri azidoaren gisan" oso kasu tipikoa duk egungo euskal kantagintzan:
> indartsu beharko lukeen gunean, gramatika hutsezko hitzak geratzen dituk,
> hala nola "zitzaizkizuen" eta tankerakoak. Hor ez duk hainbesterainokoa ere,
> baina, aukeran, askoz hobe "euri azidoa" amaieran joango balitz. Badituk
> aukeran poesian aski ohikoa den moldea eta beste batzuk:
>
> nola euri azidoa
> dirudiela/baitirudi euri azidoa
>
> Heurea duk, hala ere, hitza, eta nireak, berriz, lagun-iruzkin hutsak.
>
> Segi jator.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago