[itzul] Timeline
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Ots 11, 13:58:10, CET 2009
Ingelesezko liburu eta artikuluetan, denbora-tarte jakin batean izandako gertaerak grafikoki adierazteko erabiltzen den baliabideari "timeline" deitzen diote: marra horizontal edo bertikal bat, denboraren joana irudikatzen duena, eta marra horren luzeran sakabanatuta, zenbait "puntu", eta haien ondoan aipamen bat, kasuan kasuko gertakariari buruzkoa.
Horrelako grafika bati euskaraz "grazia" pixka batekin nola deitu bururatzen al zaizue? Bai, badakit, "denbora-lerro" edo "denbora-marra" esan litekeela besterik ezean, baina, nolabait, iruditzen zait horixe bera modu adierazgarriagoan edo koloretsuagoan esateko moduren bat aurki litekeela euskaraz. Zuen iradokizunak eskertuko nituzke.
Xabier Aristegieta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago