[itzul] Lelo bat
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Ost, Ots 11, 15:19:52, CET 2009
Epa
Niri gehiago gustatzen zait querer = maite izan baino, querer = nahi
izan. "Maite izan" horren ordez ere erabiltzen dute batzuek "nahi izan",
ez banago oker (nire lagun bizkaitar batek hauxe esaten zuen bere
mutilagatik: asko-asko gutsat ((ez dakit nola idazten den...)).
Gainera nahiak hobeto adierazten du borondatez ari zarela, nahi
duzulako, aukeran.
Hortaz, ea hauek:
Zuk nahi duzunean, nahi dute. Zuk nahi duzun arte
Nahi dituzunean, nahi zahituzte. Zuk nahi duzun arte
Zuk zenbat nahi, hainbeste nahi zaituzte. Zuk nahi duzun arte
(bigarren honetan, "zenbat" horrekin "zenbat denbora" adierazi nahi
nuen, baina kopurua ekartzen du burura gehiago, ez?)
Oihana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago