[itzul] Lelo bat

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 11, 15:45:35, CET 2009


Idatzi, "gura deutsat" idazten da. Ortodoxoak izanda txartzat jo behar genuke, beharbada, 'gura = maite' egiten duelako eta 'deutsat < dot' egiten duelako. Baina akatsa da ala ez da? Erdarazko "le quiero"-ren kalkoa da ala ez? Beharbada bai. Edo agian, argudia daiteke 'gura/nahi izan + datiboa = maite izan' (?).

Ez nabil asmatzen, Bilintxek, maiteminaren paradigmak, ez du besterik erabiltzen. Hona hemen adibide bat dozenaka dituenen artean:

Egiyazko amoriyoz
nai dizutalako,
zugatik pasatzen det
naibagia franko;
oraiñ au poza bistan
zaukazkitalako!
Aspaldiyan ikusi
ez ziñdutalako,
ura bildurra nekan
miñ zenubelako!

Ez da beraz Bizkaiko kontua, herri hizkerarena baino, edo beharbada hizkera diglosikoarena (Bilintx bikaina ere Donostian bizi zen), nork daki?

Jon



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko otsailak 11 15:20
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Lelo bat

Epa

Niri gehiago gustatzen zait querer = maite izan baino, querer = nahi
izan. "Maite izan" horren ordez ere erabiltzen dute batzuek "nahi izan",
ez banago oker (nire lagun bizkaitar batek hauxe esaten zuen bere
mutilagatik: asko-asko gutsat ((ez dakit  nola idazten den...)).
Gainera nahiak hobeto adierazten du borondatez ari zarela, nahi
duzulako, aukeran. 

Hortaz, ea hauek:
Zuk nahi duzunean, nahi dute. Zuk nahi duzun arte
Nahi dituzunean, nahi zahituzte. Zuk nahi duzun arte
Zuk zenbat nahi, hainbeste nahi zaituzte. Zuk nahi duzun arte
(bigarren honetan, "zenbat" horrekin "zenbat denbora" adierazi nahi
nuen, baina kopurua ekartzen du burura gehiago, ez?)



Oihana



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago