[itzul] Lelo bat
puntubi.com
beniagirre a bildua puntubi.com
Ost, Ots 11, 17:37:20, CET 2009
Aupa.
Berria naiz honetan, eta berriaren bertutea omen ausardia. Hona, nirea:
Kontua da leloak querer aditzaren bi adierekin jolasten duela eta jolas hori arrotz egiten dela euskaraz. Nik honela emango nuke:
EL TIEMPO QUE QUIERES, TE QUIEREN. EL TIEMPO QUE QUIERAS
MAITA ITZAZU NAHI BESTE DENBORAN, MAITEKO ZAITUZTE, NAHI DUZUN ARTEAN
________________________________
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com honen izenean: Elhuyar Fundazioa
Bidaltze-data: az., 2009/02/11 16:10
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Lelo bat
Gure etxean, Gipuzkoako Goierrin, ez dira arrotzak honelako adibideak:
Asko nahi dio amona(r)i
Eta "Gure aitak amari gona gorria ekarri" dioen kantu ezagunak honela dio
aurreraxeago: "berriz ere maiteko dio gure amak aitari".
Saroi Jauregi
2009/2/11 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Idatzi, "gura deutsat" idazten da. Ortodoxoak izanda txartzat jo behar
> genuke, beharbada, 'gura = maite' egiten duelako eta 'deutsat < dot' egiten
> duelako. Baina akatsa da ala ez da? Erdarazko "le quiero"-ren kalkoa da ala
> ez? Beharbada bai. Edo agian, argudia daiteke 'gura/nahi izan + datiboa =
> maite izan' (?).
>
> Ez nabil asmatzen, Bilintxek, maiteminaren paradigmak, ez du besterik
> erabiltzen. Hona hemen adibide bat dozenaka dituenen artean:
>
> Egiyazko amoriyoz
> nai dizutalako,
> zugatik pasatzen det
> naibagia franko;
> oraiñ au poza bistan
> zaukazkitalako!
> Aspaldiyan ikusi
> ez ziñdutalako,
> ura bildurra nekan
> miñ zenubelako!
>
> Ez da beraz Bizkaiko kontua, herri hizkerarena baino, edo beharbada hizkera
> diglosikoarena (Bilintx bikaina ere Donostian bizi zen), nork daki?
>
> Jon
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
> Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko otsailak 11 15:20
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] Lelo bat
>
> Epa
>
> Niri gehiago gustatzen zait querer = maite izan baino, querer = nahi
> izan. "Maite izan" horren ordez ere erabiltzen dute batzuek "nahi izan",
> ez banago oker (nire lagun bizkaitar batek hauxe esaten zuen bere
> mutilagatik: asko-asko gutsat ((ez dakit nola idazten den...)).
> Gainera nahiak hobeto adierazten du borondatez ari zarela, nahi
> duzulako, aukeran.
>
> Hortaz, ea hauek:
> Zuk nahi duzunean, nahi dute. Zuk nahi duzun arte
> Nahi dituzunean, nahi zahituzte. Zuk nahi duzun arte
> Zuk zenbat nahi, hainbeste nahi zaituzte. Zuk nahi duzun arte
> (bigarren honetan, "zenbat" horrekin "zenbat denbora" adierazi nahi
> nuen, baina kopurua ekartzen du burura gehiago, ez?)
>
>
>
> Oihana
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago