[itzul] Lelo bat

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 11, 19:08:57, CET 2009


"Maite(ko) dio" famatua tradizio guztien kontrakoa da; okerra, alegia.

"Nahi dio/dizu", berriz (eta euskalki-aldaerak), tradizio sendokoa eta
oraintsu arte bizi-bizia, "maite du/zaitu"ren sinonimoa. Bilintxenak ez dira
inondik inora ere bakanak, baina bai erretorika ederrekoak: "ari ainbeste
nai diyotanik / ez da munduan beste bat".

Gertatzen dena da zenbaitek (bere) "logika"ren kontrako oro txarresten
duela, eta hala doakigu NORI "logikagabe" guztiekin: "*botila-laguna/zu
heldu nuen/zintudan" eta abar.

"Nahi du/zaitu" ez da "maite du/zaitu"ren sinonimo inolakoa ere.

Lotsa apur bat ere ematen du maitasunaren oinarrizko zeroz inor leziatu
beharrak...

2009/2/11 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>

>  Gure etxean, Gipuzkoako Goierrin, ez dira arrotzak honelako adibideak:
>
> Asko nahi dio amona(r)i
>
> Eta "Gure aitak amari gona gorria ekarri" dioen kantu ezagunak honela dio
> aurreraxeago: "berriz ere maiteko dio gure amak aitari".
>
> Saroi Jauregi
>
> 2009/2/11 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>
> > Idatzi, "gura deutsat" idazten da. Ortodoxoak izanda txartzat jo behar
> > genuke, beharbada, 'gura = maite' egiten duelako eta 'deutsat < dot'
> egiten
> > duelako. Baina akatsa da ala ez da? Erdarazko "le quiero"-ren kalkoa da
> ala
> > ez? Beharbada bai. Edo agian, argudia daiteke 'gura/nahi izan + datiboa =
> > maite izan' (?).
> >
> > Ez nabil asmatzen, Bilintxek, maiteminaren paradigmak, ez du besterik
> > erabiltzen. Hona hemen adibide bat dozenaka dituenen artean:
> >
> > Egiyazko amoriyoz
> > nai dizutalako,
> > zugatik pasatzen det
> > naibagia franko;
> > oraiñ au poza bistan
> > zaukazkitalako!
> > Aspaldiyan ikusi
> > ez ziñdutalako,
> > ura bildurra nekan
> > miñ zenubelako!
> >
> > Ez da beraz Bizkaiko kontua, herri hizkerarena baino, edo beharbada
> hizkera
> > diglosikoarena (Bilintx bikaina ere Donostian bizi zen), nork daki?
> >
> > Jon
> >
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> > izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
> > Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko otsailak 11 15:20
> > Nori: itzul a bildua postaria.com
> > Gaia: Re: [itzul] Lelo bat
> >
> > Epa
> >
> > Niri gehiago gustatzen zait querer = maite izan baino, querer = nahi
> > izan. "Maite izan" horren ordez ere erabiltzen dute batzuek "nahi izan",
> > ez banago oker (nire lagun bizkaitar batek hauxe esaten zuen bere
> > mutilagatik: asko-asko gutsat ((ez dakit  nola idazten den...)).
> > Gainera nahiak hobeto adierazten du borondatez ari zarela, nahi
> > duzulako, aukeran.
> >
> > Hortaz, ea hauek:
> > Zuk nahi duzunean, nahi dute. Zuk nahi duzun arte
> > Nahi dituzunean, nahi zahituzte. Zuk nahi duzun arte
> > Zuk zenbat nahi, hainbeste nahi zaituzte. Zuk nahi duzun arte
> > (bigarren honetan, "zenbat" horrekin "zenbat denbora" adierazi nahi
> > nuen, baina kopurua ekartzen du burura gehiago, ez?)
> >
> >
> >
> > Oihana
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago