[itzul] Lelo bat

p-etxezarraga a bildua ej-gv.es p-etxezarraga a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 12, 09:31:46, CET 2009


"Nahi" eta "gura" ederto jorratuak dira honezkero. Hala eta guztiz be, zeozertxu gehituko neuke, hau da, "gura" NORK NOR erregimenarekin be erabiltzen da batzuetan, esate baterako, honango kasu honeitan: "sagarrak lainoa gura dau", "haltzak erreka barrena gura dau" eta antzekoetan. Erabilera horrek ipartarrek "maite" hitzaz egiten daben erabilera bat gogorazoten deust.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: miércoles, 11 de febrero de 2009 19:09
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Lelo bat

"Maite(ko) dio" famatua tradizio guztien kontrakoa da; okerra, alegia.

"Nahi dio/dizu", berriz (eta euskalki-aldaerak), tradizio sendokoa eta
oraintsu arte bizi-bizia, "maite du/zaitu"ren sinonimoa. Bilintxenak ez dira
inondik inora ere bakanak, baina bai erretorika ederrekoak: "ari ainbeste
nai diyotanik / ez da munduan beste bat".

Gertatzen dena da zenbaitek (bere) "logika"ren kontrako oro txarresten
duela, eta hala doakigu NORI "logikagabe" guztiekin: "*botila-laguna/zu
heldu nuen/zintudan" eta abar.

"Nahi du/zaitu" ez da "maite du/zaitu"ren sinonimo inolakoa ere.

Lotsa apur bat ere ematen du maitasunaren oinarrizko zeroz inor leziatu
beharrak...

2009/2/11 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>

>  Gure etxean, Gipuzkoako Goierrin, ez dira arrotzak honelako adibideak:
>
> Asko nahi dio amona(r)i
>
> Eta "Gure aitak amari gona gorria ekarri" dioen kantu ezagunak honela dio
> aurreraxeago: "berriz ere maiteko dio gure amak aitari".
>
> Saroi Jauregi
>
> 2009/2/11 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>
> > Idatzi, "gura deutsat" idazten da. Ortodoxoak izanda txartzat jo behar
> > genuke, beharbada, 'gura = maite' egiten duelako eta 'deutsat < dot'
> egiten
> > duelako. Baina akatsa da ala ez da? Erdarazko "le quiero"-ren kalkoa da
> ala
> > ez? Beharbada bai. Edo agian, argudia daiteke 'gura/nahi izan + datiboa =
> > maite izan' (?).
> >
> > Ez nabil asmatzen, Bilintxek, maiteminaren paradigmak, ez du besterik
> > erabiltzen. Hona hemen adibide bat dozenaka dituenen artean:
> >
> > Egiyazko amoriyoz
> > nai dizutalako,
> > zugatik pasatzen det
> > naibagia franko;
> > oraiñ au poza bistan
> > zaukazkitalako!
> > Aspaldiyan ikusi
> > ez ziñdutalako,
> > ura bildurra nekan
> > miñ zenubelako!
> >
> > Ez da beraz Bizkaiko kontua, herri hizkerarena baino, edo beharbada
> hizkera
> > diglosikoarena (Bilintx bikaina ere Donostian bizi zen), nork daki?
> >
> > Jon
> >
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> > izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
> > Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko otsailak 11 15:20
> > Nori: itzul a bildua postaria.com
> > Gaia: Re: [itzul] Lelo bat
> >
> > Epa
> >
> > Niri gehiago gustatzen zait querer = maite izan baino, querer = nahi
> > izan. "Maite izan" horren ordez ere erabiltzen dute batzuek "nahi izan",
> > ez banago oker (nire lagun bizkaitar batek hauxe esaten zuen bere
> > mutilagatik: asko-asko gutsat ((ez dakit  nola idazten den...)).
> > Gainera nahiak hobeto adierazten du borondatez ari zarela, nahi
> > duzulako, aukeran.
> >
> > Hortaz, ea hauek:
> > Zuk nahi duzunean, nahi dute. Zuk nahi duzun arte
> > Nahi dituzunean, nahi zahituzte. Zuk nahi duzun arte
> > Zuk zenbat nahi, hainbeste nahi zaituzte. Zuk nahi duzun arte
> > (bigarren honetan, "zenbat" horrekin "zenbat denbora" adierazi nahi
> > nuen, baina kopurua ekartzen du burura gehiago, ez?)
> >
> >
> >
> > Oihana
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago