[itzul] Txorierriko jendearentzat
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ost, Ots 18, 09:19:13, CET 2009
Ralpe, esan den bezala, Zamudioko enpresa bat da, Lekunbiz auzoan
kokatua. Bizkaibusen autobus geralekua enpresaren aurre-aurrean dago
Gurutzeta-Erletxe noranzkoan. Kontrako noranzkoan, autobus geralekua
Zamudio alderago dago. Bizkaibusen Bilbo-Larrabetzu lineako geralekuen
zerrendan "Lekunbiz (Ralpe)" ageri da. Zamudioko Udalak 'Lekunbiz'
onartu zuen auzorako: auzoari izena eman dion baserriari hala esaten
zaio ahoz, eta Udalbatzak forma hori onartu zuen. Mapa batzuetan,
berriz, 'Lekundiz' ageri da (dokumentazio zaharrean Lucundiz da formarik
zaharrena eta gehien ageri dena).
La Cruz aldeari 'Kurtzea (-a)' esaten zaio eta Lezamako Aretxalde auzoan
dago, nahiz eta jende askok auzotzat hartu. Zamudio ondoan dago.
Izenaren jatorria Santa Kurtz ermitan du. Asier Bidartek eta Aintzane
Etxebarriak, "Lezamako Toponimia (Etnotestuak)" liburuan, "Santa Kurtz"
ematen da forma normalizatutzat ermitarako, eta 'Kurtzeko ermitea' eta
'Santakurtz ermitea' ahozko formak bildu ziren.
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago