[itzul] Txorierriko jendearentzat

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 18, 11:11:16, CET 2009


Horren arabera, Uria (casco), Aretxalde (la cruz) eta Lekunbiz (Ralpe).
(Udalak aldatu arte edo, hemen zalantza, Lekunbiz/Lekundiz/Lukundiz.)
Baina uneko itzulpenik ez (hirigunea), erlijio eraikinen izenik ez
(Kurtzea) eta fabrika izen komertzialik ez (Ralpe), nire iritziz.

Euskaltzaindiak:

URIA (-A)  Izaera: Hiria eta udalerriko auzoburua
Sinonimoak: Larrabetzu
Ofiziala: Larrabetzu
 LARRABETZU

ARETXALDE  Izaera: Auzoa
Ofiziala: Aretxalde
 LEZAMA

Google-k:
Lekunbiz 660
Lekundiz 5
Lukundiz 6 (Euskaltzaindiaren izendegian hau baino ez da ageri, deituren
artean)

Jon

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Alberto Martinez de la Cuadra
Bidaltze-data: asteazkena, 2009.eko otsailak 18 09:19
Nori: amallona a bildua euskal.deusto.es; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Txorierriko jendearentzat

Ralpe, esan den bezala, Zamudioko enpresa bat da, Lekunbiz auzoan
kokatua. Bizkaibusen autobus geralekua enpresaren aurre-aurrean dago
Gurutzeta-Erletxe noranzkoan. Kontrako noranzkoan, autobus geralekua
Zamudio alderago dago. Bizkaibusen Bilbo-Larrabetzu lineako geralekuen
zerrendan "Lekunbiz (Ralpe)" ageri da. Zamudioko Udalak 'Lekunbiz'
onartu zuen auzorako: auzoari izena eman dion baserriari hala esaten
zaio ahoz, eta Udalbatzak forma hori onartu zuen. Mapa batzuetan,
berriz, 'Lekundiz' ageri da (dokumentazio zaharrean Lucundiz da formarik
zaharrena eta gehien ageri dena).
La Cruz aldeari 'Kurtzea (-a)' esaten zaio eta Lezamako Aretxalde auzoan
dago, nahiz eta jende askok auzotzat hartu. Zamudio ondoan dago.
Izenaren jatorria Santa Kurtz ermitan du. Asier Bidartek eta Aintzane
Etxebarriak, "Lezamako Toponimia (Etnotestuak)" liburuan, "Santa Kurtz"
ematen da forma normalizatutzat ermitarako, eta 'Kurtzeko ermitea' eta
'Santakurtz ermitea' ahozko formak bildu ziren.

Alberto




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago