[itzul] ppt eta wordfast
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 18, 15:46:19, CET 2009
> Excel edo power point bat Wordfastekin itzuli eta gero, garbitzeko esan
> eta makina txoratu eta errorea ematen du, eta ez du garbitzen. Dokumentu
> berean lanean jarraituz gero, badirudi informazioa memorian gordeta
> dagoela, baina hortiz irtenez gero galdu egiten dela. Zuei gertatu
> zaizue? Eta konpondu duzue?
PPT fitxategirik baduzu itzuli beharra, biziki gomendatzen dizut Werecat
erabiltzea:
http://www.volny.cz/ddaduc/werecat.html
Wordfast-ekin lan egiteko osagarri txukuna da: PPTko testua Word-era
ekartzen du, bertan itzultzeko Wordfast erabilita, eta gero PPTra
bidaltzen du itzulpena.
Bi aldaera ditu: gorria, PPT fitxategietarako; urdina, Word-eko
kutxabarruetan diren testuak biltzeko.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago