[itzul] Toponimia txikiaren izendegia

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Ots 19, 00:02:24, CET 2009


> Ez dakit blogen bat edo zerbait asma daitekeen ekarpen solteak bildumatuta ikusi ahal izateko. Baina sinetsita nago hil ala bizikoa dugula toponimia txikiaren izendegi hau. Ez deritzozue?
>
>   
Ideia bikaina zeritzoat, Jon. Antolakuntzaren aldetik, uste diat 
egokiena wiki bat egitea litzatekeela: erabiltzaile guztion artean 
banatuko genuke zerrenda eguneratzeko lana, eta unean bertan eguneratuta 
izango genuke. Hori bai, norbait arduratu beharko litzateke wikia 
sortzeaz eta hasierako egitura hor jartzeaz. Inork hori egiterik ba al du?

Bestalde, adibideen artean, «Getariako arratoia» besteak ez bezalakoa 
iruditzen zaidak: jende xeheak --ez itzultzaileek-- sortua, 
gaztelaniazko izenaren mende sortu bada ere. Mendi haren itxuraren 
deskribatzailea duk, eta alde horretatik oso ondo funtzionatzen dik... 
inguru hartakoak ez garenon artean, behinik behin. Beharbada horretan 
(ere) oker ibiliko nauk, hala ere.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago