[itzul] Toponimia txikiaren izendegia

Kudeaketa kudeaketa a bildua hori-hori.com
Ast, Ots 19, 13:00:55, CET 2009


Horixe berori nihoan esatera, Jon, "euskal izenaren balioa edo 
fidagarritasuna" bermatu beharko dela, bestela, lehen bezain erren -edo 
errenago- ibiliko gara. 'Balioa' nork bermatu da kontua (Euskaltzaindiak? 
Baliteke, baina bizarra zurituko zaigu artean.....).

Beste kontu bat: herri batzuetan (ez dakit zenbatetan) egina dute toponimia 
txikiaren bilketa lana. Berbarako, 'bermeo.org' web orrian atal bat dago, 
herriko auzo, toki, bazter, baserri eta enparau guztien izenak jasotzen 
dituena (Irune Allika eta Bitor Uriarteren lan mardul-mardula). Horiek 
guztiak osorik har daitezke, eta izendegi horretan euskarri informatiko eta 
guzti txerta (baimenak eskatu ostean, noski).

Ba, ahori. Ondo izan.

Kepa Atxikallende.

_______________________________________________________________________________________


----- Original Message ----- 
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 19, 2009 12:26 PM
Subject: Re: [itzul] Toponimia txikiaren izendegia


"Uste dut 2tzul blogean edo haren inguruan sor genezakeela egitura hori.
Nire kontu, nahi baduzue."

Eskerrik asko, Patxi, ideia (edo lana) zeureganatzeagatik. Pozik hartuko 
dugu emaitza, denon artean apurka-apurka osatzeko. Erantsi beharko 
litzatekeen beste atal bat "euskal izenaren balioa edo fidagarritasuna" da, 
hau da, zein iturritatik jaso den, zein froga, agiri edo lekukotasun dagoen 
euskal izen zuzena baliokotzat jotzeko.
Nik emandakoen kasuan: Euskaltzaindia (Harsüdürra, Tresponde), tokian dagoen 
kartela (Atekagaitz, Itsu Osin), herrikoen lekukotasuna (Itzubaltzeta, San 
Anton).
Aurrera.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren 
izenean: Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko otsailak 19 11:15
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Toponimia txikiaren izendegia


Xabier Armendaritzek idatzi du:

>Bestalde, adibideen artean, «Getariako arratoia» besteak ez bezalakoa
>iruditzen zaidak: jende xeheak --ez itzultzaileek-- sortua,
>gaztelaniazko izenaren mende sortu bada ere. Mendi haren itxuraren
>deskribatzailea duk, eta alde horretatik oso ondo funtzionatzen dik...
>inguru hartakoak ez garenon artean, behinik behin. Beharbada horretan
>(ere) oker ibiliko nauk, hala ere.


Niri horretan bitxia egiten zait 'ratón' 'arratoi' bihurtu izana eta ez
'sagu'. Faux amis ote?







Euskararen Donostia Patronatua


udala_euskara a bildua donostia.org


http://www.euskaraz.net





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago